2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Cascanteko Udalak, 2025eko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Héctor Hernández Barrancok 25-00511 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Cascanteko Udalak 2025eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran hartu zuen erabaki baten aurka, zeinaren bidez aldatu baitzen Zentro Termoludikoaren tarifa, bakar-bakarrik dibertsitate funtzionala duten pertsonei dagokienez (tarifak indarrean sartuko dira zerbitzuak emateko kontratu berria formalizatzen denean, Zentro Termoludikoaren kudeaketa osoa xedetzat baitu, eta ordura arte indarrean egonen dira 2024rako onetsitakoak). Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an. Errekurtso horren harira, bada:
Idazkian, errekurtsogileak egokiago irizten dio erabaki horren testua aldatzeari, tarifa horietan sarturik %33ko edo gehiagoko eta %65eko edo gutxiagoko dibertsitate funtzionala duten pertsonak, %33tik gorakoak eta %65etik beherakoak bakarrik sartu beharrean.
Kontuan hartuz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 20. artikulua (foru dekretu horren bidez partzialki garatu zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), zeinak ezartzen baitu ezen, toki-erakundeen ebazpen edo erabakiei errekurtsorik jarri bazaie, toki-erakunde horiek edonoiz jotzen ahalko dutela Nafarroako Administrazio Auzitegira, txosten bidez aditzera emateko errekurtsoan jasoriko uziak betetzeko prest daudela. Horri buruz emaniko ebazpenean, zehaztuko dute zer arrazoi dauden irizpidea aldatzeko, errekurtsoa ekarri zuen irizpidearekiko.
Txostena jaso, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebazpen bat emanen du, errekurtsogilearen uziekin bat. Halarik ere, Auzitegiak prozedura aurrera eramaten jarraituko du, funtsari buruzko ebazpena eman arte, honako kasu hauetan:
a) Espedientean hirugarren interesdun batzuek parte hartzen dutenean.
b) Haren iritziz, errekurtsoaren xedeko ebazpenek hirugarren batzuen eskubideak aitortu dituztenean.
c) Errekurtsoaren xedeko ebazpenak edo erabakiak agintaritza edo korporazio bat baino gehiagorenak direnean.
Kontuan hartuz inklusio proposamen hori egokiagoa dela, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideak arautzen dituzten arauei eta haiekin bat datozenei begira, erabakitzen da:
Lehena.–Onartzea Héctor Hernández Barrancok jarritako gora jotzeko errekurtsoaren uzia, eta, hortaz, 2025eko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran harturiko erabakia aldatzea, Zentro Termoludikoan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat ezarritako tarifei dagokienez. Hala, tarifa horretan sartuko dira %33ko edo gehiagoko eta %65eko edo gutxiagoko dibertsitate funtzionala duten pertsonak (%33tik gorakoak eta %65etik beherakoak bakarrik sartu beharrean).
Bigarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoa betez (foru dekretu horren bidez partzialki garatu zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).
Hirugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Cascanten, 2025eko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Argiago geldi dadin, argitara ematen dira Zentro Termoludikoaren tarifak (horiek indarrean sartuko dira zerbitzuak emateko kontratu berria formalizatzen denean, Zentro Termoludikoaren kudeaketa osoa xedetzat baitu, eta ordura arte indarrean egonen dira 2024rako onetsitakoak).
ABONUAK | HASIERAKO SARRERA (eurotan) | HILABETEA (eurotan) | HASIERAKO SARRERA (hiruhilekokoa) (eurotan) | HIRUHILEKOKOA (eurotan) | HASIERAKO SARRERA (urtekoa) (eurotan) | URTEKOA (eurotan) |
FAMILIAKOA | Bikote ezkondua edo izatezko bikotea, eta haien 14 urte arteko seme-alabak | | 40,00 | 78,00 | 0,00 | 234,00 | 0,00 | 858,00 |
FAMILIAKOA, OSOKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 40,00 | 120,90 | 0,00 | 362,70 | 0,00 | 1.329,90 |
BANAKAKOA | 18tik 64 urtera bitartekoak | | 40,00 | 41,90 | 0,00 | 125,70 | 0,00 | 460,90 |
BANAKAKOA, OSOKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 40,00 | 66,35 | 0,00 | 199,05 | 0,00 | 729,90 |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA | Guraso bakarra eta haren 14 urte arteko seme-alabak. NAHITAEZKOA DA GURASO BAKARREKO FAMILIA-TXARTELA EDUKITZEA | | 40,00 | 47,80 | 0,00 | 143,40 | 0,00 | 525,80 |
FAMILIA GURASOBAKARREKOA, OSOKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 40,00 | 71,05 | 0,00 | 213,15 | 0,00 | 781,55 |
BESTE BATZUK | %65 > = dibertsitate funtzionala > = %33; > 65 urte > 800 euro | | 40,00 | 30,80 | 0,00 | 92,40 | 0,00 | 338,75 |
BESTE BATZUK, OSOKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 40,00 | 54,60 | 0,00 | 163,80 | 0,00 | 600,60 |
> 65 URTE < 800 euro | Dibertsitate funtzionala > = %65; > 65 urte eta diru-sarrerak < 800 euro | | 40,00 | 25,45 | 0,00 | 76,35 | 0,00 | 279,95 |
> 65 URTE < 800 euro, OSOKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 40,00 | 49,35 | 0,00 | 148,05 | 0,00 | 542,80 |
GAZTEENTZAKO TARIFA | 14tik 18 urtera bitartekoak eta unibertsitateko ikasleak | | 0,00 | 25,00 | 0,00 | 75,00 | 0,00 | 275,00 |
HAURRENTZAKO TARIFA | 14 urte baino gutxiagokoak, bi gurasoak abonaturik ez daudela, lagunduta (aitona-amonak, etab.) | | 0,00 | 15,00 | 0,00 | 45,00 | 0,00 | 165,00 |
Lau erabilerako bonuak (gehienez 15 egun)* = 30,00 euro.
(*) Sarrera librea zentro termoludikora, jarduera gidaturik gabe.
IKASTAROEN ETA JARDUEREN TARIFAK
| FAMILIAKO ABONUA | ABONATU GABEA |
Bi egun astean |
Haurren igeriketa eskola | 23,7 euro hilean | 51,45 euro hilean |
*Haurrentzako jarduerak | 23,70 euro hilean | 51,45 euro hilean |
(*) Bigarren jarduera batean izena emanez gero, hirugarrena DOAN. |
JARDUERA LIBREEN ESKAINTZA GAZTEENTZAT | FAMILIAKO ABONUA | ABONATU GABEA |
Gazteak (14-18 urte) eta ikasleak | 23,70 euro hilean | 51,45 euro hilean |
Haurrak (11-13 urte) | Aukerarik ez | Aukerarik ez |
UDAKO IGERILEKUAK
UDAKO IGERILEKUAREN ABONUA | UDA, KANPOALDEA** (ekaina, uztaila eta abuztua) | UDA, HILABETE BAT (kanpoaldea) |
HAURRAK | 4-13 urte | 56,60 euro | 35,00 euro |
GAZTEAK | 14-17 urte | 63,40 euro | 40,70 euro |
HELDUAK | 16-64 urte | 75,80 euro | 46,35 euro |
ERRETIRATUAK | 65 urtetik gora | 47,50 euro | 31,60 euro |
(**) Sarrera librea udako igerilekurako soilik. Udako denboraldia: ekaineko 1. larunbatetik iraileko 2. larunbatera. |
Eguneko sarrerak.
EGUNEKO SARRERAK | SARRERA* | UDA, KANPOALDEA** | UDA, KANPOALDEA, EGUN ERDIA |
HAURRAK | 4-13 urte | 5,70 euro | 4,50 euro | 2,50 euro |
GAZTEAK | 14-17 urte | 15 euro | 8,00 euro | 5,00 euro |
HELDUAK | 18tik 64 urtera bitartekoak | 21,20 euro | 9,20 euro | 6,00 euro |
ERRETIRATUA EDO DESGAITASUNA DUEN PERTSONA | 65 urtetik gora | 17 euro | 8,00 euro | 5,00 euro |
TALDEEN SARRERAK | Taldeen sarrerak (> 10 lagun) | 12,00 euro | | |
(*) Sarrera librea Zentro Termoludikorako, jarduera gidaturik gabe. (**) Sarrera librea udako igerilekurako soilik. Egun erdia: 10:00etatik 15:00etara edo 15:00etatik 20:00etara. |
Iragarkiaren kodea: L2508380