130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2025eko lehen seihilekoko lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea

Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jiménezek,

ADITZERA EMATEN DU:

Cascanteko Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lurraren kontribuzioaren eta herri-lurren kanonaren 2025. urteko likidazioak onetsi dituela. Aipatu likidazioak udal bulegoetan eskura daitezke, eta horien aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gaurko egunean kobratuko dira lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona (2025eko 1. seihilekoko Kuotak).

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte ordainagirian jasotzen den barra-kodearen bidez.

Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2025eko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2508357