130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia ematea. Turismo, hezkuntza eta kultura arloko Bardeako informazio- eta dinamizazio-zentroa

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak), aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:

Lizentzia eman den eguna: 2025/05/07.

Sustatzailea: Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea.

Jarduera: turismo, hezkuntza eta kultura arloko Bardeako informazio- eta dinamizazio-zentroa.

Tokia: Sadabako errepidea 1. km (APA 2 borondatezko partzelazioko 1., 2. eta 13. Lurzatiak; Zarrakaztelu, Nafarroa).

Zarrakaztelun, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2508366