130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

25-00646 gora jotzeko errekurtsoa, Udaltzaingoaren 2025eko egutegia kudeatzeko araudiaren onespenari buruz

Rubén Velasco Frailek, bere izenean, 25-00646 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Burlatako Alkatetzaren 2025eko martxoaren 5eko jakinarazpen baten aurka, eta, hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtso horri lotutako administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari. Jakinarazpena Udaltzaingoaren 2025eko egutegia kudeatzeko araudiaren onespenari buruzkoa da.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2508368