2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Honako honen aldaketa: Udal ordenantza, prozedura bat arautzen duena, egiteko erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa, zenbait jarduera eta obra abiarazteko, udal-mugartean. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2025eko ekainaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako honen aldaketa: ordenantza, prozedura bat arautzen duena, egiteko erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa, zenbait jarduera eta obra abiarazteko, Berriobeitiko udal-mugartean.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza honen aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2508351