130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1705/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez deialdiak onetsi ziren lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen zirenak. Zehazki, plaza horien artean, geologoen plaza batzuk zeuden. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla geologoen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, A mailakoak, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.

2. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 3 plazak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–GEOLOGOEN PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

9828

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10234

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

11966

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

Iragarkiaren kodea: F2508669