2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 18ko 38/2025 Ebazpenaren bidez, eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Xabier Telletxea Iratzoki izendatu da Etxalarko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu, lan-kontratudun finkoen araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.
Kontratua sinatzeko eguna 2025eko uztailaren 1a izanen da.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Etxalarren, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2508724