130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "PE Lexo" (1377-CE), "PE Mure" (1378-CE), "PE Moli" (1379-CE), "PE Frino" (1380-CE), "PE Noa" (1381-CE), "PE Ruber" (1382-CE) y "PE Corso" (1383-CE) haize-parkeak eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Adios, Eneritz, Ukar, Biurrun-Olkotz, Zizur eta Galarreko udal mugarteetan.

Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen dira honako espediente hauek:

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzea eta aurretiazko administrazio-baimenak lortzea.

–Deskribapena: "PE Lexo" (4,93 MW-ekoa), "PE Mure" (4,97 MW-ekoa), "PE Moli" (4,95 Mw-ekoa, ebakuazio azpiegiturak ditu), "PE Frino" (4,9 MW-ekoa), "PE Noa" (4,99 MW-ekoa), "PE Ruber" (4,99 MW-ekoa) eta "PE Corso" (4,97 MW-ekoa) haize-parkeak Adios, Eneritz, Ukar, Biurrun-Olkotz, Zizur eta Galarreko udal mugarteetan.

–Eskatzaileak: Mowe Eólica 2 SL ("PE Lexo"), Mowe Solar 2 SL ("PE Mure"), Mowe Energía II SL ("PE Moli" eta ebakuazio azpiegiturak), Tesera Energía 1 SL ("PE Frino"), Mevak Energía 18 SL ("PE Noa"), Tesera Energía 9 SL ("PE Ruber") eta Tesera Energía 10 SL ("PE Corso").

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/valdizarbeko-espedienteak-1377-1378-1379-1380-1381-1382-1383-CE

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2508510