130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1728/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniarien plaza huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plaza.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez deialdiak onetsi ziren lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen zirenak. Zehazki, plaza horien artean, meatzeetako ingeniarien plaza bat zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe geratu dela, izangairik aurkeztu ez delako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzeetako ingeniariaren plaza huts bat, A mailakoa (plantillako zenbakia: 10970), funtzionarioen araubidekoa. Plaza atxikita dago Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiari, eta Iruñean du destinoa.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2508715