130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

57/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 30eko 69/2024 Foru Aginduaren arabera sortutako lantalde teknikoak egindako proposamenak, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuetatik eta enpleguetatik baztertzeko arrazoi medikoen taulak berrikusteari dagokionez.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 30eko 69/2024 Foru Aginduaren bidez, lantalde tekniko bat sortu zen Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuetatik eta enpleguetatik baztertzeko arrazoi medikoen taulak berrikusteko.

Suhiltzaileen eta Nafarroako Foruzaingoaren lanpostuei eta enpleguei, hurrenez hurren, aplikatu beharreko baztertze medikoen egungo araubidea aldatzeko proposamenaren arrazoia eta justifikazioa da araubide hori egungo errealitateetara egokitu beharra, bai arlo medikoari dagokionez, bai arlo operatiboari dagokionez, betiere Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 25eko 56/2019 Foru Agindutik eratorritako baztertze medikoen egungo taula aplikatzean metatutako esperientziaren ondorioz (56/2019 Foru Agindu horren bidez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 861/2019 Ebazpenaren bidez sortutako lantalde teknikoak egindako proposamenak onetsi ziren, suhiltzaileen eta Nafarroako Foruzaingoaren lanpostuak eta enpleguak hautatzeko prozeduretan aplikatu beharreko baztertze medikoen taulak berrikusteari dagokionez).

Foru agindu honen bidez onesten den baztertze medikoen taularen helburua da hautapen prozesua egoki egitea erraztea, eta bermatzea alderdi psikofisiko bakar batek ere ez duela mugatzen edo ez diola eragiten suhiltzaileen eta foruzainen lanpostuak eta enpleguak betetzeko behar den gaitasun funtzional edo operatiboari.

2024ko azaroaren 12an, lantalde tekniko hori bildu zen, honako hauek osatua: José Ignacio Aguado Martín jauna, Lan Osasuneko zuzendariordea; María Estrella Extramiana Cameno andrea, Lan Osasunaren Osasun Zerbitzuko burua; Jorge Pascual del Río jauna, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari atxikia (guztiak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lanaren Institutukoak); Iñaki Elías López jauna, Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuko zuzendaria; eta Gerardo Goñi Ilundain jauna, Nafarroako Foruzaingoko Ikuskapen Orokorraren Arloko komisario nagusia. Eta proposamen bat egin zuten Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuetan eta enpleguetan sartzeko eta horiek betetzeko hautapen prozedurei aplikatu beharreko baztertze medikoen taulari buruz, eskumena duen administrazio organora eraman dadin eta behar den onespena lor dezan.

Goian adierazitakoa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren barruan eratutako azpitaldearen lanaren emaitza da, zeina eratu baitzen aipatutako kontuak ikuspegi medikotik zehazteko. Honako hauek izan ziren azpitalde horretako kideak: María Estrella Extramiana Cameno andrea, Lan Osasunaren Osasun Zerbitzuko burua; Raquel Arrarás Zabalza andrea, laneko medikuntzako mediku espezialista; María del Prado Palomino Moreno andrea, laneko medikuntzako mediku espezialista; eta Carlota Pegenaute Esparza andrea, laneko medikuntzako mediku espezialista, guztiak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikiak.

Proposamenean zenbait akordio jaso dira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzutik eta Nafarroako Foruzaingotik baztertzeko arrazoi medikoekin lotuta, eta akordio horiek eranskin gisa gehitu dira.

Bestalde, baztertze medikoen antolamendu berria lanpostuen eta enpleguaren arabera egituratzen da, bai eta hautapen prozesu motaren arabera ere (sarrera-prozesua edo barne-igoera), hala Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren kasuan, nola Nafarroako Foruzaingoaren kasuan.

Era berean, erabaki da ezen Foruzaingoko inspektore enpleguan barne igoerako txandaren bidez sartzeko prozesuetan ez dela azterketa medikorik egin beharko, eta, beraz, ez da aplikatuko baztertze medikoen araubidea.

Hartutako proposamenak taula finkatu gisa jasotzen dira eranskinetan, eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuei eta enpleguei dagozkien hautapen prozesuetan sartzeko moduan geratzen dira.

Horrenbestez, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 30eko 69/2024 Foru Aginduaren arabera sortutako lantalde teknikoak egindako proposamenak, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuetatik eta enpleguetatik baztertzeko arrazoi medikoen taulak berrikusteari dagokionez. Proposamen horiek foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira, taula finkatu gisa, eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Nafarroako Foruzaingoko lanpostuei eta enpleguei dagozkien hautapen prozesuetan sartzeko moduan geratzen dira.

2. Xedatzea ezen Foruzaingoko inspektore enpleguan barne igoerako txandaren bidez sartzeko prozesuetan ez dela azterketa medikorik egin beharko.

3. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari, Foruzaingoko buruari eta Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuari.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.a) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuta dagoenarekin.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 13an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

1.–NAFARROAKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUA

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUAN LANEAN SARTZEKO BAZTERTZE MEDIKOEN TAULA FINKATUA, SUHILTZAILEEN, SUHILTZAILE-GIDARI LAGUNTZAILEEN ETA SUHILTZAILE-PEOI LAGUNTZAILEEN LANPOSTUETARAKO

Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 begi okerrenean, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean apaltzen duena entzumen zorroztasuna edo gaitasuna edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

Mintzamena.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

Sistema muskuloeskeletikoa.

–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20º-tik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–45º-tik gorako zifosia.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoen arteko diskoaren nahasmenduak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/ neke kronikoaren sindromea.

–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, ezegonkortasun kronikoa ekartzen dutenean.

Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitis aktiboak.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

Sistema kardiobaskularra.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibriladorea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa, gaizki kontrolatua.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBKa (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Loaldiko apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

Nerbio sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berezko dituen eskakizunengatik larriagotzen ahal direnak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaileen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

Neoplasiak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, eritema-lupus sistemikoa, Sjögrenen sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30).

–Muturreko mehetasuna (GMIa < 20).

Alderdi orokorrak.

Patologia baztertzaileak suhiltzaileen eginkizunetan duten eraginaren arabera eta lan horretan aritzeko pronostikoaren arabera baloratuko dira.

Edozein patologia edo deformazio, suhiltzaile lanpostuari dagokion babes ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Izangaiek, azterketa medikoa egiten ari diren unean, epe laburrean hobetu daitekeen patologia bat badute, berriz deitzen ahalko zaie azterketa mediko hori osorik edo partez errepikatzeko, behin betiko txostena egiteko.

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUAN, DELA TXANDA IREKIAREN BIDEZ, DELA IGOERA TXANDAREN BIDEZ, LANEAN SARTZEKO BAZTERTZE MEDIKOEN TAULA FINKATUA, SUHILTZAILE-OFIZIALEN ETA SUHILTZAILE-OFIZIALORDEEN LANPOSTUETARAKO

Begien sistema.

–Urrutiko begi-zorroztasun gutxienekoa zuzenketarik gabe (begien barneko lenteak ez dira lente zuzentzailetzat hartuko ondorio horretarako): gutxienez 5/10.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, belarri onenean 45 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000 eta 3000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

Mintzamena.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

Sistema muskuloeskeletikoa.

–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20º-tik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–45º-tik gorako zifosia.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen fusioak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, ezegonkortasun kronikoa ekartzen dutenean.

Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitis aktiboak.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

Sistema kardiobaskularra.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: aurrekitzikapen egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibriladorea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa, gaizki kontrolatua.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBKa (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Loaldiko apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

Nerbio sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berezko dituen eskakizunengatik larriagotzen ahal direnak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

Neoplasiak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, eritema-lupus sistemikoa, Sjögrenen sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30).

–Muturreko mehetasuna (GMIa < 20).

Alderdi orokorrak.

Patologia baztertzaileak suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen eginkizunetan duten eraginaren arabera eta lan horretan aritzeko pronostikoaren arabera baloratuko dira.

Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuari dagokion babes ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile-ofizialen edo suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Izangaiek, azterketa medikoa egiten ari diren unean, epe laburrean hobetu daitekeen patologia bat badute, berriz deitzen ahalko zaie azterketa mediko hori osorik edo partez errepikatzeko, behin betiko txostena egiteko.

2.–NAFARROAKO FORUZAINGOA

III. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORUZAINGOAN LANEAN SARTZEKO BAZTERTZE MEDIKOEN TAULA FINKATUA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO AGENTEEN EDO INSPEKTOREEN ENPLEGUETARAKO (TXANDA IREKIA)

Begien sistema.

–Urrutiko begi-zorroztasuna zuzenketarik gabe (begien barneko lenteak ez dira lente zuzentzailetzat hartuko ondorio hauetarako):

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

Entzuteko sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

Mintzamena.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

Sistema muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoen arteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en gaixotasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (ondorio funtzionalen arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

Digestio sistema.

–Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak.

–Uzki-esfinterraren ihesa.

Sistema kardiobaskularra.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmia eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa, gaizki kontrolatua.

–Arterietako hipotentsioa.

–Gutxiegitasun benosoa eta linfatikoa.

Arnas sistema.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

Nerbio sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio funtzionalen arabera.

Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena dutenak.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

Sistema genitourinarioa.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison-en gaixotasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

Dermatologia.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta kokapena direla-eta poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen dutenak.

Hematologia.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

Neoplasiak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa.

–Obesitatea (GMI > 30).

–Edozein organoren transplanteetan, gaitasuna baloratuko da bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

Alderdi orokorrak.

Patologia baztertzaileak polizia eginkizunetan duten eraginaren arabera eta lan horretan aritzeko pronostikoaren arabera baloratuko dira.

Edozein aparaturen edo sistemaren beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, baldin eta polizia lanak betetzea nabarmen eragozten duen edo mugatzen duen ondorio funtzionalik badu.

Izangaiek, azterketa medikoa egiten ari diren unean, epe laburrean hobetu daitekeen patologia bat badute, berriz deitzen ahalko zaie azterketa mediko hori osorik edo partez errepikatzeko, behin betiko txostena egiteko.

Iragarkiaren kodea: F2508597