13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Akatsa atzemanik 3. oinarrian ("Eskabideak"), zuzendu egiten da dagokion akats zuzenketa argitaratuz:

Honela dioen tokian:

"3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:30ak arte. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.

Honela behar du:

"Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako zeinahi modutan aurkezturik (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), kontuan izanik ezen, epe hori egun baliogabean bukatzen bada, hurrengo egun balioduna izanen dela eskabideak aurkezteko azken eguna".

Zangozan, 2025eko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2500484