13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, Udal Garbiketa Zerbitzuko lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako betetzeko

Deialdi honen xedea da Udal Garbiketa Zerbitzuko lanpostu bat (plantilla organikoko 19 zenbakia duena), derrigorrezko A2 hizkuntza-eskakizuna duena, aldi baterako betetzea, oposizio-lehiaketa bidez. Gainera, ordezkapen-poltsa bat sortuko da zerbitzu horretarako.

Lanpostua lanaldi partzialekoa da (lanaldiaren %62,5a), gehienbat arratsaldez, aldizkakoa (eskola-egutegiaren araberakoa) eta E mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi %15eko maila-osagarria eta %17ko lanpostu-osagarria izanen ditu.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zazpi egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Irurtzungo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, bai eta iragarki-taula elektronikoan ere (https://sedeelectronica.irurtzun.eus/default.aspx).

Irurtzunen, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2500578