13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Xurgapen bidezko bat-egitea

Aditzera ematen da, bete beharrez xedaturik dagoena Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 64. artikuluan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Legearen 56. artikuluan, ezen aho batez erabaki dutela "Valle de Odieta, Sociedad Cooperativa Limitada" kooperatibaren (sozietate xurgatzailea) eta "Finca La Boquera, SLU" sozietate mugatuaren (sozietate xurgatua) xurgapen bidezko bat-egite berezia kooperatibako Batzar Nagusi Unibertsalak eta sozietate mugatuko Bazkideen Batzar Nagusi Unibertsalak, biak ala biak 2024ko urtarrilaren 4an bildurik; hori guztia, Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 67. artikuluan ezarritakoaren babesean. Sozietate xurgatua azkendu eginen da xurgapenaren ondorioz. Sozietate bakoitzeko bazkideek eta haien hartzekodunek badute eskubidea hartutako erabakien nahiz bat-egitearen balantzearen testu osoa eskuratzeko, Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 66. artikuluan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko 14/2006 Legearen 56. artikuluan ezarritako eran.

Caparroson, 2024ko apirilaren 30ean.–Lehendakaria, Alberto Guerendiain Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: P2500352