13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 10ean, 1/2024 eta 2/2024 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. 1/2024 eta 2/2024 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

2024. urteko aurrekontuko 1. eta 2. kredituak aldatzeko espedienteak kreditu bereziaren modalitatea hartzen du, diruzaintzako gerakin likidoaren kargura, xehetasun honi jarraikiz:

AURREKONTUKO PARTIDA

AZALPENA

EUROAK

1.4100.4820001

Dirulaguntza Artalde elkartearentzat. Artzaintza eskola

4.000

AURREKONTUKO PARTIDA

AZALPENA

EUROAK

1.9200.4820002

Ekarpena Añaize elkartearentzat, plaka fotovoltaikoak paratzeko

7.008,03

Finantzaketa.

Aldaketa hori diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, honela:

Diru-sarreren kontzeptu goitituak.

AURREKONTUKO PARTIDA

AZALPENA

EUROAK

Diruzaintzako gerakin likidoa

11.008,03

Erronkarin, 2025eko urtarrilaren 8an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2500176