2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean 2025. urterako. Behin betiko onespena
Mankomunitate honetako batzarrak, 2024ko urriaren 31n egin bilkuran, onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Erabaki hori 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Horren ondotik, jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2025eko ekitaldirako tasak:
1.a) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino hurbilago: 88,58 euro.
1.b) Etxebizitzak eta baserriak, edukiontzitik 500 metro baino urrunago: 44,28 euro.
2. Profesionalen bulego, langela eta zerbitzuak: 150,58 euro.
3.a) Merkataritzako establezimendu txikiak: 158,12 euro.
3.b) Merkataritzako establezimendu txikiak (janaria saltzen dute): 225,88 euro.
3.c) Supermerkatu txikiak edo autozerbitzuak: 338,82 euro.
3.d) Merkataritzako gune handiak: 451,76 euro.
4. Ostatuak: 268,12 euro.
5. Diskotekak: 294,92 euro.
6.a) 10 mahai edo gutxiagoko jatetxeak: 294,92 euro.
6.b) 10 eta 20 mahai artean dituzten jatetxeak: 321,74 euro.
6.c) 20 mahaitik goitiko jatetxeak: 361,96 euro.
7.a) Landetxeak, ostatatzeko 7 plaza baino gutxiago dituztenak: 107,24 euro.
7.b) Landetxeak, ostatatzeko 7tik 12 plazara bitarte dituztenak: 147,46 euro.
7.c) Landetxeak, ostatatzeko 12 plaza baino gehiago dituztenak: 187,68 euro.
8.a) Hostalak, ostatatzeko 10 plaza baino gutxiago dituztenak: 107,24 euro.
8.b) Hostalak, ostatatzeko 10etik 20 plazara bitarte dituztenak: 147,46 euro.
8.c) Hostalak, ostatatzeko 20 plaza baino gehiago dituztenak: 187,68 euro.
9.a) Industriak eta lantegiak, 9 langile edo gutxiago dituztenak: 163,44 euro.
9.b) Industriak eta lantegiak, 10etik 30 langilera bitarte dituztenak: 326,84 euro.
9.c) Industriak eta lantegiak, 30 langiletik goiti dituztenak: 653,72 euro.
10.a) Eskolak edo ikastetxeak (20 ikasle arte): 60,78 euro.
10.b) Eskolak eta ikastetxeak (20 ikasletik goiti): 121,54 euro.
10.c) Eskolak edo ikastetxeak (jantokia dute): 243,10 euro.
11. Naturaguneak: 389,48 euro.
12. Kanpinak: 259,66 euro.
13. Kiroldegiak: 75,28 euro.
14. Kontsultategiak: 75,28 euro.
15. Osasun etxeak: 150,58 euro.
16. Udaletxeak eta udal bulegoak: 150,58 euro.
17. Abeltegiak: 81,72 euro.
18. Gurtzarako eraikinak: 88,58 euro.
19. Komentuak: 147,46 euro.
20. Elkarte gastronomikoak: 225,88 euro.
21. Erabilera esklusiboko edukiontziak: 154,50 euro edukiontzi bakoitzeko.
Donezteben, 2025eko urtarrilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2500163