1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2025ean, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta herrigunetan. Espedientearen kodea: Redes-GLP-2025.
Bat etorrita 919/2006 Errege Dekretuko ITC-ICG 01 jarraibide tekniko osagarriaren bigarren apartatuan ezarritakoarekin (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak –ICG 01etik 11ra– onesten dituena), Gas Natural Redes GLP SAk aurretiazko administrazio baimena eskatu du, petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2025ean.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Azalpena: petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2025ean, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta herrigune hauetan: Abaurregaina, Añorbe, Arakil, Arantza, Artzibar, Auritz, Baztan, Basaburua, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Oltza Zendea, Zirauki, Zizur, Donamaria, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garralda, Goizueta, Gorza, Hiriberri Aezkoa, Imotz, Ituren, Lapoblación, Mañeru, Mendigorria, Muruzabal, Orotz-Betelu, Otsagabia, Pitillas, San Martin Unx, Sartze, Sunbilla, Aranguren (Aranguren) eta Esa.
–Xedea: memoria jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.
–Sustatzailea: Gas Natural Redes GLP SA.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sareak-glp-2025
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2418393