2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
2025erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Zubietako Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egin ez-ohiko osoko bilkuran, 2025eko lan-egutegia onetsi zuen, honela:
Alkateak 2025eko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Zubietako gainerako jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Urtarrilaren 27a: San Anton eguna (Bertako jaieguna).
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 12a, 13a eta 14a: Herriko festa egunak.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik, 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.
Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 7:40tik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.
Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.
Zubietako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 8:00etatik 11:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehena.–Onestea 2025. urterako lan-egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Zubietako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Zubietan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2500376