13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Gora jotzeko 24/02027 errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta etxebizitzari atxikitako lantegi mekaniko baterako jarduera lizentzia emateari buruz

Gora jotzeko 24/02027 errekurtsoa jarri du Nekane Hermoso de Mendoza Lezáunek, Aritzalako Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz, Deierriko Udalaren bi ebazpenen aurka (2024ko urriaren 14koa bata eta 21ekoa bestea). Ebazpen horietan alegazioak ezetsi ziren eta jarduera lizentzia eman zen etxebizitzari atxikitako lantegi mekaniko baterako.

Hala, hau argitaratzen da, eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, kontuan hartuz ezarrita dagoena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Deierrin, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2500339