2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Xehetasun-azterketa, San Vicenteko 7. poligonoko 37. lurzatian. Behin betiko onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2024ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat San Vicenteko (Urraulbeiti) katastroko 7. poligonoko 37. lurzatian, Elena Ibero Alvirak sustatua.
Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urraulbeitin, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Xehetasun azterketa (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2418074