Iragarkia
13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarri iraunkorrak. Behin betiko onespena
Tuterako Udalbatzak, 2024ko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarri iraunkorrak. Era berean, erabaki zuen horiek jendaurrean jartzea, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, hogeita hamar eguneko epean.
Erabaki hori 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarri iraunkorren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da; hori guztia, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen bide hauetakoren bat erabil daitekeela behin betiko onespen honen kontra:
a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2024ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI IRAUNKORRAK
Tuterako Udalak aurrekontuko partida bat du dirulaguntzak emateko Nazioarteko Lankidetza Programetarako, garapen bidean diren komunitateen ahalmen sozio-ekonomikoak garatu eta bultzatzearren. Horretarako erabiliko da aurrekontu ekitaldi bakoitzean esleitzen den kopurua, Nazio Batuen gomendioei jarraikiz, herrien garapenerako nazioarteko lankidetza bultzatzearren.
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da proiektuak kofinantzatzea dirulaguntzak emanda norgehiagokako araubidean, pobreziari aurka egiteko eta tokian tokiko giza garapena sustatzeko hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, genero-berdintasuna, garapen ekonomikoa edo azpiegiturak. Proiektuek onura ekarriko diete herrietako edo hirietako komunitateei, eta komunitate horiek edo haien ordezkariek parte-hartze aktiboa izanen dute proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzen. Orobat, proiektuek arreta berezia emanen diete ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera iraunkorrari.
Norgehiagokako araubidearen prozeduraren bitartez dirulaguntzak ematen dira aurkezturiko eskaerak alderatuz, horrela ezartzen baita haien arteko lehentasuna, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarritako balorazio irizpideen arabera eta kreditu erabilgarriaren muga gainditu gabe.
Arreta berezia jarriko da Nazio Batuen Erakundeak Giza Garapenaren Indizearen arabera (GGI) ertaintzat edo baxutzat hartzen dituen eremuetan lan egiten duten proiektuetan. Giza Garapenaren Indizea edo GGI ikusgai dago esteka honen bidez: https://hdr.undp.org/data-center/human-development-index#/indicies/HDI.
Lehenetsiko diren jarduketa eremuak izanen dira oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuak, eta halakotzat jotzen dira:
–Uraren arazketa eta saneamendua: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.
–Hezkuntza: lehen mailako hezkuntza eta eskolaurrea denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea eta hezitzaileak trebatzea.
–Oinarrizko osasuna: osasuna bere osotasunean hartzen duten ekimenak, haurren heriotza tasa murrizteko programak, sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak. Hala prebentzio-fasean nola eritasunen tratamenduan.
–Etxebizitza: kostu txikiko eraikuntzak, gizartetik baztertuak dauden sektoreen integraziorako.
–Formakuntza eta trebakuntza bideratuko duena pertsonak haien gizarteko garapenerako eragile bilakatzea.
–Genero-berdintasuna.
2.–Aurrekontu zuzkiduraren banaketa.
Honela banatuko da aurrekontuaren zuzkidura:
a) Garapen proiektuak. Dagokion aurrekontuaren %92a bideratu ahalko da, gauzatzerako, Tuterako Udalari eskaturikoarekin batera, bertze erakunde publiko edo pribatuen kofinantzaketa beharrezkoa duten edo ez duten proiektuetara. Proiektu bakoitzeko eskatzen den dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du gainditzen ahalko dirulaguntzaren urteko deialdian ezarritako zenbatekoa.
b) Larrialdi proiektuak. Dagokion aurrekontuaren %6a bideratu ahalko da, premiaz gauzatu beharreko proiektuetara, 14. klausulan ezarritakoaren arabera.
c) Sentsibilizazioa. Dagokion aurrekontuaren %2a bideratu ahalko da GGKEek urte horretan Tuteran eginen dituzten sentsibilizazio kanpainak finantzatzeko (%2 hori ez dago lankidetza proiektuen barnean).
Deialdiaren zenbatekoa urtero argitaratuko da deialdi horren hasieraren iragarpenarekin batera. Udal Aurrekontuko 48210.2310 partidaren kontura finantzatuko da, edo, bertzela, horretarako izendatzen den partida baten kontura. Dirulaguntzaren deialdiaren babesean emaniko dirulaguntzak partida horri egotziko zaizkio.
3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakundeek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.
b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan berariazko helburu hau adierazita edukitzea: garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasuna sustatzearekin zerikusia duten jarduerak egitea.
d) Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.
e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lankidetzako edo laguntza humanitarioko programak kudeatzen, edo deialdi honetako gaiei buruzko sentsibilizazioa sustatzen. Horretarako, agiri bidez, frogatu beharko dute arlo horretan azken bi urteetan egindako jarduera.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak izatea.
g) Tuterako Udalak garapenerako lankidetzari buruzko aurreko deialdietan emandako dirulaguntzak justifikatu izana, salbu unean uneko deialdiaren aurreko urteko deialdian jasotakoa edo organo eskudunak aurreko proiektuen exekuzioan eta justifikazioan luzapena baimendu badu; diru-laguntzak itzultzera beharturik, haiek ordainduak izatea eta ebazpen irmo baten bidez zehatua ez egotea diru-laguntzak lortzeko aukerarik gabe.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
–Enpresak edo irabazi-asmoa duten bertze entitate batzuk.
–Azken 2 urteetan Nafarroan jarduera publikorik egin ez duten GGKEak. Hau da, epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez dira jarduntzat hartzen hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea. Deialdiaren urtean edo aurre-aurreko urtean osatu direla ziurtatzen duten GGKEak izan ezik.
4.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Deialdi honen xederako egokiak izatea.
b) Helburuei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruzko informazioa nahiko garatua ematea.
c) Behar adina informazio ematea proiektua gauzatzeko ardura duen erakundearen helburuen eta lan esperientziari buruz.
d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea eta tokian tokiko kidearekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, lagundutako egintzaren jarraipena egiteko.
e) Aurreikuspenen arabera, diruz lagundutako proiektuak 12 hilabete baino luzaroago ez irautea. Diruz laguntzen ahal dira bertze egitasmoen zati diren proiektuak, iraupen luzeagokoen zati direnak (faseak, urte anitzetakoak, etab.), baldin eta eduki, helburu, exekuzio eta justifikazio independentea badute. Hartara, proiektu independentetzat hartuko dira hamabi hilabete baino luzaroago irauten duten proiektu orokorren barnean denbora tarte mugatua dutenak, exekuzio eta justifikazio independentea dutenak. Proiektuak, nahitaez, deialdiaren urte berean hasi beharko dira.
f) Proiektua egin nahi den tokian, bertako bazkide bat izatea. Bazkide hori GGKE bat izaten ahalko da, edo GGKE eskatzaileak delako herrialdean edo eskualdean duen ordezkaritza.
g) Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan.
h) Lankidetza proiektu horiekin batera herritarrak sentikor bihurrarazteko jarduketa programa bat aurkeztea, komunitatearen parte-hartzea bultzatu eta Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko hartu-emanen inguruan jarrera kritikoak eta gogoetak sustatzeko jarduerak dituena.
i) Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.
Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez ere garapen proiektuak batera finantzatzeko eskabide bat aurkeztu eta/edo parte hartzen ahalko du; hau da, bertze erakunde batzuen barruan partaidetza duten erakundeek proiektu bakar batean aurkeztu edo parte hartzen ahalko dute.
5.–Balorazio irizpideak.
Hauek dira proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak:
5.1. Proiektuaren kalitate teknikoarekin eta aurkeztutako informazioarekin zerikusia dutenak. 37 puntu.
a) Garatu nahi den proiektuaren inguruko informazioa, testuingurua eta proiektu horrek ukituko duen sektorearen egoera (testuingurua, baliabideak, azpiegiturak...). 12 puntu.
b) Ekintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean. 13 puntu.
c) Proiektuaren jasangarritasuna, behin diruz lagundutako ekintza gauzaturik, eta ekintzaren bideragarritasun teknikoa. 12 puntu.
5.2. Egileen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak. 26 puntu.
a) Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako bertze entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana. Pertsona onuradunek parte hartzea, proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan. 16 puntu.
b) GKE eskatzailearen esperientzia eta haren jarraipen gaitasuna, eta, bereziki, aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuen kudeaketan erakutsitako gaitasuna. 10 puntu.
5.3. Proiektuaren gizarte helburuekin zerikusia dutenak. 25 puntu.
a) Bizi baldintzak hobetzea eta tokian tokiko sektore bereziki ahulei laguntza ematea: haurrak, emakumeak, indigenak, desgaitasunak dituzten pertsonak, errefuxiatuak etab. 10 puntu.
b) Genero ikuspuntua proiektuan eranstea, emakumeek gizartean nahiz politikan ordezkaritza handiagoa lortzea helburu duten ekimen positiboak bultzatzea, ekonomia arloan emakumeen aukerak hobetzea eta herritarrak balio horietan sentsibilizatzea. 6 puntu.
c) Proiektua gauzatzen den herrialdeko baldintza sozial eta ekonomikoak, Giza Garapenaren Indizearen arabera oinarrituz (9 puntu emanen zaizkio Giza Garapenaren Indize txikienarekin kokatzen den proiektuari. Gainerakoei alderantzizko hirukoaren erregela erabiliz emanen zaie puntuazioa). 9 puntu.
5.4. Herritarrak sentsibilizatzearekin zerikusia duten jarduera programak. 8 puntu.
a) Sentsibilizazio programan eginiko jarduera mota eta kopurua. 8 puntu.
5.5. Erakunde eskatzaileak Tuteran jardutea. 4 puntu.
a) Tuteran egoitza izatea. 4 puntu.
Proiektuek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez, aintzat hartzeko.
6.–Eskabideak aurkezteko epea, tokia eta agiriak.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Tuterako Udaleko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://sede.tudela.es), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren edozeinen bidez.
Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Eskabide eredua, 1. eranskinean dagoena.
b) Proiektuaren memoria, II. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez, gehienez ere 20 orrialdekoa. Eskabide luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko. Memoriak jaso beharko du proiektuaren kokapen zehatzaren mapa.
c) Aurreikusitako gastuen aurrekontua, III. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez.
d) Entitate eskatzailearen eta haren legezko ordezkariaren nortasun juridikoa ziurtatzen duten agiriak:
–Estatutuak.
–Ziurtagiria, Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoelako frogatzen duena.
–Identifikazio fiskaleko txartela.
–Erakundearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa).
Udal honen esku dauden eta aldatu ez diren agiriak ez dira nahitaez aurkeztu beharko, baina noiz eta zergatik aurkeztu ziren adierazi beharko da.
e) GGKE eskatzaileak Nafarroan azken 2 urtean honako esparru hauetan egindako jardueren agiriak: garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza, edo, oro har, garapenerako lankidetza. Azken urteko jardueren dokumentazioa frogagirien bidezkoa izanen da (jatorrizko memoriak, prentsa artikuluak, web-orrietako argitalpenak eta abar), eta aurreko urtekoa zerrenda batean biltzen ahalko da. GGKEa deialdiaren urtean edo aurre-aurreko urtean osatu baldin bada, eratze ziurtagiria.
f) Tokian tokiko (herrialde hartzailea) bazkidearen edo kontrapartearen nortasun juridikoa erakusten duen agiria:
–Estatutuak.
–Legezko eraketaren frogagiriak.
–Legezko helbide osoa.
–Erakundearen legezko ordezkaria nor den erakusten duen ziurtagiria (nortasun agiri nazionala, pasaportea edo horien gisakoa).
Udal honen esku dauden eta aldatu ez diren agiriak ez dira nahitaez aurkeztu beharko, baina noiz eta zergatik aurkeztu ziren adierazi beharko da.
g) Ziurtagiriak, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dutenak, gehienez 3 hilabete lehenagokoak.
h) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Tuterako Udalaren ereduaren araberakoa.
i) Gardentasun betebeharrak. Entitate pribatuek urtebeteko epean 100.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte edo beraien urteko diru-sarrera guztien %40, gutxienez, laguntza edo dirulaguntza publikoen izaera badute, betiere 5.000 euroko gutxieneko zenbatekora iristen badira, Gardentasunari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean jasotako gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko betebeharren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte (baldintza horiek betetzen ez badira, hori hala dela jasotzen duen zinpeko adierazpena bakarrik):
–Administrazio publikoekin egindako kontratuak, adierazita xedea, iraupena, lizitazioaren prezioa eta esleipenekoa.
–Administrazio publikoekin sinatutako hitzarmenen zerrenda, adierazita xedea, iraupena, egindako aldaketak.
–Administrazio publikoek emandako dirulaguntzak eta laguntzak, adierazita zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak.
–Aitortu beharreko urteko kontuak eta haiei buruz kanpoko kontrol organoek egiten dituzten kontuen auditoretza eta fiskalizazio txostenak.
–Titulu honen aplikazio eremuan sartzen diren entitateetako goi karguek eta arduradun nagusiek urtero jasotzen dituzten ordainsariak. Orobat, kargua utzi bada, jasotako kalte-ordainak ere jakinaraziko dira.
Aurreko dokumentazioa aurkezteko betebeharrik ez badago, aitorpena izenpetu beharko du, Gardentasunari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritako gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko betebeharrak betetzeko baldintzak ez direla biltzen adierazten duena.
Tuterako Udalak egiaztatuko du, ofizioz, entitate eskatzaileak bete dituela Udalarekiko dituen tributu betebeharrak eta, zorrak egonez gero, horiek konpentsatuko ditu.
Eskabideekin batera ez bada aurkezten entitate eskatzaileari dagokionez oinarri honetan eskatzen den dokumentazioa, Tuterako Udalak 10 egun balioduneko epea emanen du, jakinarazi eta biharamunetik hasita, falta diren agiriak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko; hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin. Eskatutako hori ez bada emandako epean betetzen, eskabidea artxibatu eta eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da.
7.–Diruz laguntzen ahal diren gastuen ezaugarri orokorrak.
Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak direnak, baldin egiten badira lagundutako proiektua gauzatzeko epean, ondoko lerroaldeetan ezarritakoarekin bat:
–Emandako dirulaguntzekin materialen, horniduren, ekipamenduen eta ekoizpenerako bertzelako aktiboen erosketa eta garraioa ordaintzen ahalko da, betiere proiektua garatuko den herrialde edo eskualde berean eginez gero.
–Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzen ahalko da dirulaguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, proiektua zein tokitan egiten den, bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena izanen da ondasun horien titulartasuna. Azken baldintza hori eraikin berriak egiteko proiektuen kasuan ere aplikatuko da.
–Erbesteratutako lankide boluntarioen gastuak dirulaguntzen bidez ordaintzen ahalko dira, egoki denean; baina horretarako, diruz lagundutako proiektuaren xedearekin lotuta daudela frogatu beharko da. Kontzeptu honi gehienez dagokion zenbatekoa, proiektuaren aurrekontu osoaren %5 izanen da. Erbesteratutako langileen gastutzat jotzen dira langile mota horrek sortzen dituenak (nominak, bidaiak, ostatuak, mantenua eta abar).
–Zeharkako gastuak (administratiboak eta kudeaketakoak), horietarako dirulaguntza lortu denean, ez dira aurrekontuaren %10etik gorakoak izanen eta entitate onuradunak Nafarroan duen egoitzari buruzkoak izanen dira.
–Dirulaguntzekin ordaintzen ahalko dira finantzatutako proiektuarekin sentsibilizatzeko jarduera berariazkoen kostuak, zuzeneko gastuen partidan eta gehienez ere dirulaguntzaren %3 erabiliz, eta betiere Tuteran egin badira eta hasieratik zehazki aurkeztuak izan badira. Ez dira atal honetan sartuko entitate onuradunaren zabalkunderako eta sentsibilizaziorako jarduera orokorrak.
Nolanahi ere, emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekulan gaindituko –bertze erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta– egin beharreko proiektuaren kostu osoa.
Proiektuen finantzaketari dagokionez, gutxienez %10 beharko da izan entitatearen beraren funtsetatik etorria, edo bertze administrazio publiko edo entitate batzuek emana.
Deialdi honetako dirulaguntza bateragarria da edozein administrazio, erakunde edo pertsonak xede berarekin emandako bertze dirulaguntza batzuk hartzearekin, baina diru-laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
8.–Dirulaguntza ematea.
Eskubide sozialen (edo arlo horrek deialdia argitaratzen den unean ematen zaionean duen izena) alorreko teknikariek aurkezturiko proiektuak berrikusiko dituzte, zehazteko entitateei zein proiektuei ezarritako baldintzak betetzen dituztela; badagokio, behar diren zuzenketak eskatuko dira, indarreko legerian ezarritako epean.
Gizarte Eskubideen Zinegotzigoa buru duen Balorazio Batzordeak aztertu eta ebaluatuko ditu proiektuak. Hona hemen batzorde horretako kideak:
a) Zinegotzigoak izendatzen dituen langileak, prozedura bideratzen parte hartuko dutenak (hitza izanen dute baina botorik ez).
b) Gizarte Eskubideen Informazio Batzordeko kideak (hitza izanen dute eta batzordeko kide bakoitzak botoa).
c) Halaber, parte hartzen ahalko dute, derrigorrez izan gabe ere, gehienez bi aholkularik, gai berarekin loturik badaude. Aurretik zinegotzitzak izendatu beharko ditu (hitza izanen dute baina botorik ez).
GGKEei hitzordua emanen zaie, balorazio batzordearen aurrean banan-banan proiektuak azal ditzaten, sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak izan ezik, proposamen horiek ez baitira onartuko. GGKEak proiektuen aurkezpenera ez joatea, dirulaguntzaren eskabideari uko egitea ekarriko du.
Salbuespeneko gorabeherengatik, eta Balorazio Batzordearen erabakiz, GGKEei hitzordua emanen zaie proiektuak modu telematikoan aurkezteko. Era berean, proiektuen aurkezpenen fasea alde batera uzten ahalko da, aurkeztu gabe baloratuko direnez. Kasu honetan beharrezkotzat jotzen diren argibideak eskatzen ahalko dira.
Jarraian, Balorazio Batzordeak horrela eskatzen badu, iritziak emateko, ideiak egiaztatzeko... txanda izanen da.
Azkenik, eta Balorazio Batzordeak ezarritako epean, Batzordeko kide bakoitzak bere puntuazioa emanen du, 5. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz. Puntuazioak Batzordeko Idazkaritzari igorriko zaizkio eta lortutako puntuazio guztien arteko batezbertzekoa ezarriko da, adierazita zein entitate gelditu diren baloraziotik kanpo, dagokien arrazoiengatik.
Dirulaguntzen banaketa, 60 puntuak gainditu dituzten proiektuendako, lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkeran, eskaturiko zenbatekoaren arabera eginen da, dirulaguntzaren urteko deialdian ezarritako mugarekin. Garapen proiektuak egiteko banatu gabeko funtsik bada, organo eskudunak aukera izanen du xede beretarako aplikatzeko, Balorazio Batzordearen txostena jaso ondotik.
Horren ondoren, Balorazio Batzordeak, espedientea ikusirik eta botoa duten kideen balorazioan oinarriturik, behin-behineko ebazpen proposamena eginen du, eta bertan jasoko da dirulaguntza emateko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, baita diru-laguntzarik jaso ez duten eskaerak ere, laguntza ukatzeko berariazko arrazoiak barne.
Behin-behineko ebazpen proposamena Tuterako Udalaren web-orrian argitaratuko da (www.tudela.es), eta eskatzaileei modu telematikoan jakinaraziko da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearearekin, eta 10 egun balioduneko epea emanen da:
a) Diru-laguntza proposaturiko baldintzekin onartzeko; kasu horretan behartuta daude aurkeztutako proiektua justifikatzera, baldintza berdinetan.
b) Dirulaguntza onartzeko hasierako eskaera berreginez, proiektua eta aurrekontua egokituz, proposaturiko dirulaguntzaren zenbatekoa eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa denean. Bukaerako justifikazioak bat etorri beharko du, azkenean, aurkeztu eta onetsitako eskaera berreginarekin. Proiektua berregitean ezin dira ukitu aurkeztutako proiektuan ageri diren helburuak, emaitzak eta herritar onuradunak.
Aipatu epea bukatutakoan, Tokiko Gobernu Batzarrak, Udalbatzaren organo eskuduna den aldetik, behin betiko ebazpena emanen du hilabeteko epean gehienez, behin-behineko ebazpen proposamena eman zenetik hasita.
Behin betiko ebazpen proposamenak ez du eskubiderik sortzen proposaturiko onuradunaren alde udal honen aurrean, harik eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten zaion arte. Prozedurako ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.
Gehieneko epea ebazpena jakinarazi gabe amaitzen bada, interesdunek zilegi izanen dute dirulaguntza emateko eskabidea administrazio isiltasunaren bidez onartu gabetzat jotzea.
Prozedurari buruzko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Dirulaguntza aurrerakin gisa ordainduko da, hau da, diruz lagundutako zenbatekoaren %75, eta ez da bermerik jarri beharko. Gainerako %25 ordaintzeko agindua luzatu ahal izateko, nahitaezkoa da dirulaguntza tramitatu zuen unitateak frogatzea emateko erabakian eta oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak bete direla.
9.–GGKEaren edo erakunde onuradunaren betebeharrak.
a) Eskabidean, edo badagokio, birformulazioan, adierazi bezala gauzatzea proiektua. Dagokion deialdiaren urtean hasiko da proiektua, ez beranduago, ezinezkoa ez bada, behintzat, arrazoi bereziak edo ezinbertzeko arrazoiak direla medio; inguruabar horiek Udal honi justifikatu eta jakinarazi beharko zaizkio, behar bezala balora dezan.
b) 10. klausulan adierazitako justifikazio azken txostena aurkezteko.
c) Tuterako Udalak dirulaguntzen gainean egiten dituen egiaztapen jarduketei eta finantza kontroleko lanei men egiteko.
d) Tuterako Udalari baimena emateko eta laguntzeko proiektuaren garapenaren berri ematen, jendea garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sentsibilizatzeko.
e) Tokian tokiko lankide edo kontraparteari jakinarazteko nondik etorri den dirulaguntza eta Tuterako Udalaren logotipoa ikusteko moduan paratzeko proiektuaren agiri eta publizitate guztietan (bertze finantzatzaileen edo diruz lagundutako erakundearen logotipoen tamaina berean eta berdin ikusteko moduan agertuko da).
f) Dirulaguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar eta baldintzetan aldaketarik izanez gero, Tuterako Udalari jakinarazteko eta, behar denean, Udalari baimena eskatzea.
Tuterako Udalak berariaz emandako baimena beharko da, aldez aurretik, proiektuan funtsezko aldaketarik egiteko; alegia, honako elementu hauek ukitzen baditu:
–Proiektuaren hasieraren atzerapena.
–Helburuak.
–Herritar onuradunak.
–Proiektua gauzatzen deneko lekua.
–Proiektuaren gauzatze eta/edo justifikazio epearen luzapena.
–Aurreikusitako partidan %20 arteko aldaketak egitea.
Proiektuan funtsezko aldaketak egiteko eskabideak behar bezala arrazoituko dira, eta aldaketa horiek ekarri dituzten inguruabarrak sortu eta berehala aurkeztuko dira.
GGKE eskatzailearen nortasun juridikoan aldaketarik izaten bada proiektua garatu bitartean, Tuterako Udalari horren berri emanen zaio: estatutuak, entitatearen legezko ordezkaria, etab.
g) Orobat, adierazteko indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
h) Tuterako Udalari jakinarazteko helburu horretarako jarduerak finantzatzen dituzten jasotako laguntza, diru-sarrera edo baliabideak. Betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen eta laguntza emateko ebazpenak aurkezturik.
10.–Justifikazioa.
Diruz lagundutako proiektuak gauzatzen dituzten GGKE onuradunek txostena aurkeztuko dute, proiektuaren bukaerari buruzkoa, IV. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez, gehienez ere 20 orrialdekoa; nahitaez, Tuterako Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sede.tudela.es) edo, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako bat erabili. Eskabide luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
Zinegotzitzak finantzatutako GGKE bakoitzari deitzen ahalko dio proiektuen gauzatzearen berri eman dezan.
Bukaerako txostena, jarduera egiteko epea bukatu eta hiru hilabetera aurkeztuko da.
Txostenetan, agiri hauek erantsiko dira:
a) Dirulaguntzaren azken justifikazio ekonomikoa, V. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz.
b) Dirulaguntzaren zenbatekoa bertako kontraparteari bidali izanaren egiaztagiria, aplikatu den aldaketa mota zehaztuz.
c) Tokian tokiko bazkide edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako egiaztagiria, dirulaguntza herrialde onuradunean jaso dutela frogatzen duena.
d) Ziurtagiriak, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dutenak, gehienez 3 hilabete lehenagokoak.
e) Egindako gastuen egiaztagiriak: fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten edo administrazio eragina duten agirien bidez frogatuko dira.
f) GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena.
g) Tokiko bazkidearen ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (bidezkoa bada soilik).
Kontraparteen ekarpenak giza baliabideak, baliabide materialak, lurrak eta azpiegiturak izan daitezke, baita azken hartzaileen eskulana ere. Gauzazko ekarpenak egiten badituzte, ekarpenen balorizazioaren frogagiriak aurkeztu behar dituzte.
1. Lurrak eta/edo eraikinak erostea edo alokatzea diruz laguntzen duten proiektuetarako, ondokoak aurkeztu beharko dira:
a) Erosketa edo alokairua egiaztatzen duen frogagiria, prezioa eta ordaintzeko modua adierazten dituena.
b) Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna (erosketa izanez gero) frogatzen dituzten agiriak.
c) Eraikina proiektuari 10 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa (erosketa izanez gero).
2. Eraikinen eraikuntza eta/edo zaharberritzea eta azpiegiturak diruz laguntzen dituzten proiektuen partida honi egozten ahalko zaizkio honako gastu hauek: eskulana, obra zuzendaritza, eraikuntzako materiala, obretako lizentziak eta tasak; ondokoak aurkeztu beharko dira:
a) Obra egiten duen eraikuntza enpresak egindako obra ziurtagiriak edo fakturak.
b) Diruz lagundutako entitateko ordezkariaren ziurtagiria, obrak egin direla edo horiekin ados dagoela adierazten duena.
c) Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna frogatzen dituzten agiriak.
d) Eraikina proiektuari 10 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa.
3. Proiektuaren kofinantziazioari dagokionez, honako hau frogatu beharko da, kofinantziazioaren jatorriaren arabera:
a) Bertzelako dirulaguntza publikoetatik badator, zenbatekoa eta proiektua adierazita duen aldeko ebazpenaaren kopiaren bidez frogatu beharko da.
b) GGKE eskatzailearen edo kontrapartearen funtsetatik badator, entitateak berak emandako ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da.
c) Gauzazko ekarpenetatik badator, ekarpen horiek balorizatuko dituzten frogagiriak aurkeztu beharko dira, proiektuari lotutako lurren eta eraikinen titulartasunaren eta jabetza araubidearen egiaztapena barne.
Dirulaguntza lortu duten proiektuen kontrola eta jarraipena egiten ahalko da, haiek gauzatzeko edozein fasetan, eta Tuterako Udalak eskatutako informazio eta agiri guztiak eman beharko dituzte proiektuen ardura duten erakundeek.
Finantzatuko diren proiektuak garatuko diren inguruabar sozial eta geografikoak kontuan hartuta, frogatutako arrazoiengatik klausula honetan adierazitako justifikazio epeak egoki betetzerik ez badago, epea luzatzen ahalko da, betiere hirugarrenak kaltetzen ez badira. Horretarako, txostena aurkezteko epea amaitu baino lehen, idatziz adieraziko zaizkio horretarako dauden arrazoiak Batzordeari eta honek emandako arrazoiak baloratu ostean Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio balorazioa.
11.–Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea.
Dirulaguntzak jasotzen dituen GGKE onuraduna behartuta dago behar bezala iragartzera dirulaguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituela.
12.–Finantza kontrola, arau-hausteak eta zehapenak.
Dirulaguntza jasotzen duten entitate guztiak egonen dira Tuterako Udalak eta Udaleko Kontu-hartzailetza Orokorrak egiten dituen egiaztapen jarduketen menpe.
GGKEei edo erakunde onuradunei eginen zaie finantza-kontrola, honakoak egiaztatzeko asmoz: funtsak behar bezala lortu direla, jasotako funtsak aplikatzeko betebeharrak betetzen direla, dirulaguntza ongi justifikatu dela, eta aurkeztutako justifikazioaren arabera dirulaguntzaren bidez finantzatu diren eragiketen errealitatea eta erregulartasuna.
Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboak dira azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta ordenantza honetan tipifikaturiko egiteak eta ez-egiteak, eta zehatzen ahalko dira baita utzikeria hutsagatik ere.
Ez betetzeen erantzule zuzena izanen da dirua eskuratu eta oinarri hauetako betebeharrak betetzen ez dituen GGKEa.
Itzuli beharraren eta –halakorik badago– zehapenaren erantzuleak izanen dira, subsidiarioki, egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak; alegia, betebeharrak saihestu (nahiz eta beren esku egon), ez betetzea ekarri duten erabakiak hartu edo beren mendekoen urraketa onartu zuten pertsona juridikoen administratzaileak.
Gainera, jardunak utzi dituzten pertsona juridikoek itzuli beharreko zenbatekoen eta ordaindu beharreko zehapenen erantzule subsidiarioak izanen dira egitezko edo zuzenbidezko administratzaileak.
Dirulaguntzen arloko arau-hausteak zehatzeko, diruzko zehapenak ezarriko dira (diruzko zehapenak isun finkoak edo proportzionalak izan daitezkeenak), eta, bidezko denean, ez-diruzkoak. Zehapenek ez dute zerikusirik izanen itzultzeko betebeharrarekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera mailakatuko dira, eta dirulaguntza ematen duen organoak erabaki eta ezarriko dituzte.
Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira zehapenak; eta interesdunari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen VI. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera tramitatuko da espedientea.
13.–Jasotako laguntzak itzultzea.
Kasu jakin batzuetan, jasotako zenbatekoaren zati bat edo zenbateko osoa itzuli beharko da eta, hala badagokio, garapenerako lankidetza proiektu eta hitzarmenen bidez sortu diren diru-sarrera finantzarioak eta dirulaguntzak sorrarazitako korrituak; orobat, itzuli beharko dira dirulaguntza ordaindu den unetik itzuli behar dela erabaki arte dirulaguntzak izan dituen berandutza korrituak (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra). Honako kasuetan itzuli beharko dira:
–Justifikatzeko betebeharra ez betetzea.
–Eskatzen diren baldintzak bete gabe eskuratzea dirulaguntza.
–Finantza erakundeari dirulaguntza jasotzeko ezarririko baldintzak betetzen ez direnean.
–Dirulaguntzaren helburu ziren gastuak ez justifikatzea.
–Edozein motatako diru-sarrerak jasotzea, proiektua gauzatzeko gastuak baino handiagoak.
–Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako gainerako kasuak.
Ikuskatzean edo kontrolatzean, zantzuek erakusten badute jasotako dirua edo laguntza modu okerrean lortu edo gastatu dela, edo bertze helburu baterako erabili dela, ikuskatu eta kontrolatzeaz arduratzen direnek erabaki dezakete fakturak, horien pareko agiriak edo horien ordezkoak atxikitzea, baita zantzu horiek agertzen diren eragiketei buruzko bertze agiri guztiak atxikitzea ere.
Dirulaguntzak emateagatik ezarritako baldintzak betetzen ez badira, ez betetze hori norainokoa den neurtzeko irizpideak. Honakoak dira:
1. Dirulaguntza baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz lortzea: %100.
2. Eskaeraren helburuak erabat ez betetzea: %100.
3. Eskaeraren helburuak hein batean ez betetzea: bete ez diren helburuekiko proportzionala.
4. Dagokion luzapena baimendu ez eta proiektuak gauzatzeko epea ez betetzea: %50 gehienez ere, proiektuak gauzatzearen amaiera bitarte igarotako denboraren arabera.
5. Dirulaguntzen Lege Orokorraren 18.4. artikuluan adierazitako zabalkunde neurriak ez betetzea: %10.
6. Justifikatzeko betebeharra ez betetzea: %100.
7. Behar bezala justifikatzen ez bada: justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.
8. Justifikazioa atzerapenarekin aurkeztea: %30 gehienez ere, atzeratutako denboraren arabera.
9. Erabat edo hein batean ez betetzea onuradunei ezarritako betebeharrak: bete ez diren betebeharrekiko proportzioan.
14.–Larrialdietarako proiektuak.
Larrialdi proiektutzat joko dira presaz egin behar direnak, hain zuzen ere hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean. Ekintza horien helburua da giza sufrimendua prebenitzea eta ahal den neurrian murriztea, giza bizitzak salbatu eta zaintzea, herritar kaltetuei laguntza eta sorospena ematea, laguntza emateko beharrezkoak diren logistikako ekintzak eta garraioa finantzatzen laguntzea, herritarren lekualdatzeen ondorioei aurre egitea, eta biktimak eta herritar ahulenak babesteko ekintza zibilak egiten laguntzea.
Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Tuterako Udalaren Erregistro Elektronikoaren bitartez (https://sede.tudela.es), edo, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako baten bidez, honako agirien bidez:
a) Eskabidea, jarraikiz I. eranskinean jasotzen den ereduari. Proiektuak aurkezteko epea aurtengo urte osoan egonen da zabalik, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
b) Proiektuaren edo ekintzaren memoria, zeinean agertuko baitira tokia, esku-hartze mota, helburuen deskribapena, exekuzio epea eta ebaluaziorako metodologia, II. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez, gehienez ere 20 orrialdekoa. Txosten luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
c) Aurreikusitako gastuen aurrekontu xehea, III. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez.
d) Entitatearen edo GGKEaren estatutuak.
e) Ziurtagiria, Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duena.
f) Identifikazio fiskaleko txartela.
g) Entitatearen edo GGKEaren adierazpena, zeinaren bidez adierazten baitu larrialdi ekintzak edo laguntza humanitariokoak gauzatzeko konpromisoa hartzen duela, eta, hala behar denean, proiektuaren kostu osoaren eta emandako laguntzaren arteko diferentzia zuzenean edo hirugarrenen finantziazioaren bidez jartzekoa.
h) Entitateak larrialdi ekintzetan edo laguntza humanitariokoetan, halakorik bada, egindako proiektuei eta aurrekariei buruzko memoria.
i) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Tuterako Udalaren ereduaren araberakoa.
Udal honen esku dauden eta aldatu ez diren agiriak ez dira nahitaez aurkeztu beharko, baina noiz eta zergatik aurkeztu ziren adierazi beharko da.
Laguntza hauek norgehiagokarik gabeko konkurrentzia araubideari jarraikiz eman eta kudeatuko dira, publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioekin bat.
Prozedura bideratuko duen organo eskuduna Eskubide Sozialen arloa izanen da eta Informazio Batzordearen laguntza izanen du.
Laguntza eskaera jasotakoan, egiaztatuko da ea eskaera horrek betebeharrak betetzen dituen, eta, hala ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko, hamar egun balioduneko epean; aditzera emanen zaio hori egiten ez badu uko egiten diola ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Batzordeak eskudantzia hauek izanen ditu:
–Eskaerak eta proiektuak ebaluatzea oinarri arautzaile hauetan ezarritako irizpideei jarraikiz.
–Beharrezkotzat jotzen diren txostenak eta aholkuak eskatzea.
–Entzunaldi tramiteak egitea, behar denean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluarekin bat, entitate eskatzaileen ordezkariek proiektuei buruzko informazio gehigarria eman dezaten, baita datuak, informazioa edo agiriak ere, espedientea ongi tramitatu eta eskaerak ongi ebaluatu ahal izateko beharrezkotzat jotzen badira.
–Hautatutako eskatzaileei dirulaguntzak emateko proposamena egiteaz arduratzea.
Ebazpenaren fasea:
–Informazio Batzordeak laguntza emateko proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, eta zenbatekoa eta ebaluazioa ere zehaztuko ditu.
–Informazio Batzordeak ebazpena emateko eskumena duen organoari igorriko dio proposamena, hau da, Tokiko Gobernu Batzarrari, prozeduraren instrukzio organoaren bitartez.
–Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaeraren aurkezpenaren egunetik hasita. Epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
–Ebazpena, eta horren barnean laguntzaren zenbatekoa eta kontzeptua (laguntza ematen bada), arrazoitua izanen da, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei telematikoki.
Dirulaguntza aurrerakin gisa ordainduko da, hau da, diruz lagundutako zenbatekoaren %100, eta ez da bermerik jarri beharko.
Finantzatutako jarduera gauzatzeko epeak larrialdi eta laguntza humanitarioko ekintzen ezaugarri bereziek zehaztuko dituzte, eta laguntza gehienez ere urtebeteko epean gauzatu eta justifikatu beharko da, laguntza emateko erabakia jakinarazten denetik hasita.
Dirulaguntzen justifikazioa nahitaez, Tuterako Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sede.tudela.es) edo, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako baten bidez, IV. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz, nahitaez, gehienez ere 20 orrialdekoa (eskabide luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko); eta azken justifikazio ekonomikoa V. eranskinean proposaturiko ereduari jarraikiz.
Gastuak frogatzeko, fakturak, ordainagiriak, frogagiriak eta froga balioko gainerako agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo administrazioan eraginkortasuna.
Salbuespenez, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeek ez dute apartatu honetako betebehar hori bete beharrik; justifikazio gisa eskatuko zaie finantzatutako proiektuari eginiko transferentziak frogatzen dituzten agiriak, halaber, berariazkoa duten kontabilitate-kontrola, Nazio Batuen barne dauden Estatuek Agentziei ezarritako jardunbidearen arabera.
Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bertzelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, funts horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak finantzatutako jarduerei aplikatu zaizkiela.
Diru-laguntzak itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren II. titulua aplikatuko da (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa, eta bereziki, 37. artikulua eta hurrengoak, baita 13. oinarrian ezarritakoa ere.
Urtearen bukaera aldera banatu gabeko funtsik bada, organo eskudunak aukera izanen du xede beretarako aplikatzeko, Informazio Batzordearen txostena jaso ondotik.
15.–Araudia.
Oinarri hauek aurreikusten ez duten guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua aplikatuko da, baita Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta aplikatzen ahal diren bertze lege xedapenetan ezarritakoa ere.
16.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori zenbatuko da errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
17.–Indarraldia.
Oinarri hauek indarrean izanen dira harik eta organo eskudunak, legeak ezarritako prozedurarekin bat, aldatu edo indargabetu arte.
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA
(*) Nahitaezko eremuak
1.–GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||||
Sozietatearen izena* | IFK* | |||||||
Telefonoak* | Helbide elektronikoa* | |||||||
2.–JAKINARAZTEKO BIDEAprozedura honetarako ( jarri dagokion aukeran)* | ||||||||
Tuterako Udalaren Egoitza Elektronikoan jakinarazpen elektronikoa jaso nahi dut (https://sede.tudela.es). Jakinarazpena eskuragarri jarri izanaren abisua bidaliz eskabidean emandako posta elektronikora. | ||||||||
Jakinarazpena posta arruntaz honako helbidean jaso nahi dut: | ||||||||
Helbidea* | Zk.* | Blokea | Eskailera | Solairua | Atea | |||
Udalerria* | Probintzia | PK* | ||||||
3.–ORDEZKARIAREN DATUAK* | ||||||||
Deiturak, izena* | NANa/AIZa* | |||||||
Telefonoa* | Helbide elektronikoa* | |||||||
4.–ADIERAZTEN DUT | ||||||||
–Nire ustez, ordezkatzen dudan GGKEak/entitateak dirulaguntzei buruzko deialdi publikoaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela. –Ordezkatzen dudan entitateak azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela. | ||||||||
5.–ESKATZEN DUT* | ||||||||
Dirulaguntza emateko proiektu honetarako: | ||||||||
Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta haien egiazkotasunaren lekukotasuna ematen dut (zerrenda atzean). | ||||||||
....................................(e)n, 20......(e)ko .........................aren ........(e)(a)n. | Ordezkariaren sinadura: | |||||||
Adierazi atzean aurkezten den dokumentazioa
AURKEZTEN DEN DOKUMENTAZIOA*(X bat jarri) | |
Ordezkaritza emateko beharrezko dokumentazioa | |
1.–Ordezkaritza edo baimentze dokumentu sinatua | |
2.–Ordezkaturiko edo baimendutako pertsonaren agiri nazionala (ordezkaritza emanez gero) | |
3.–Interesdunaren nortasun agiri nazionala (ordezkaritza emanez gero) | |
Eskaturiko dokumentazioa | |
4.–Eskaera-orria (I eranskina) | |
5.–Proiektuaren memoria, proiektuaren kokapen zehatzaren mapa duena (II eranskina) | |
6.–Aurreikusitako aurrekontua (III eranskina) | |
7.–GGKE eskatzaileak Nafarroan azken 2 urtean honako esparru hauetan egindako jardueren agiriak: garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza, edo, oro har, garapenerako lankidetza | |
8.–GGKEaren eratze dataren ziurtagiria (deialdiaren urtean edo aurre-aurreko urtean osatu baldin bada) | |
9.–Ziurtagiriak, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dutenak, gehienez 3 hilabete lehenagokoak | |
10.–Bankuko titulartasunaren ziurtagiria edo transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (Udalaren ereduaren araberakoa) | |
Entitate eskatzailearen eta haren legezko ordezkariaren nortasun juridikoa ziurtatzen duten agiriak | |
11.–Estatutuak | |
12.–Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren GGKEen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria | |
13.–Identifikazio Fiskaleko Txartela | |
14.–Entitatearen legezko ordezkariaren zehaztapena eta haren egiaztagiria | |
Tokian tokiko kontraparte edo bazkidearen izaera juridikoa frogatzen duen dokumentazioa | |
15.–Estatutuak | |
16.––Legezko eraketaren frogagiriak | |
17.–Legezko helbide osoa | |
18.–Entitatearen legezko ordezkariaren zehaztapena eta haren egiaztagiria | |
Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena | |
19.–Administrazio publikoekin egindako kontratuak, adierazita xedea, iraupena, lizitazioaren prezioa eta esleipenekoa | |
20.–Administrazio publikoekin sinatutako hitzarmenen zerrenda, adierazita xedea, iraupena, egindako aldaketak | |
21.–Administrazio publikoek emandako dirulaguntzak eta laguntzak, adierazita zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak | |
22.–Aitortu beharreko urteko kontuak eta haiei buruz kanpoko kontrol organoek egiten dituzten kontuen auditoretza eta fiskalizazio txostenak | |
23.–Titulu honen aplikazio eremuan sartzen diren entitateetako goi karguek eta arduradun nagusiek urtero jasotzen dituzten ordainsariak. Orobat, kargua utzi bada, jasotako kalte-ordainak ere jakinaraziko dira | |
24.–Aurreko dokumentazioa aurkezteko betebeharrik ez badago, aitorpena izenpetu beharko du, 19/2013 Legean ezarritako betebeharrak betetzeko baldintzak ez direla biltzen adierazten duena | |
Oharra: Udal honen esku dauden eta aldatu ez diren agiriak ez dira nahitaez aurkeztu beharko, baina noiz eta zergatik aurkeztu ziren adierazi beharko da. | |
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
II. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN PROIEKTUAREN MEMORIA
Oharra: gehienez ere 20 orrialdekoa, formatua aldatu gabe; eskabide luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
1.–IDENTIFIKAZIO DATUAK | ||||||
PROIEKTUA | ||||||
Izenburua: | ||||||
Herrialdea: | Departamentua: | |||||
Probintzia: | Udalerria: | |||||
Tuterako Udalak proiektua finantzatu du aurreko urteetan? (bai edo ez): | ||||||
Proiektuaren kostu osoa (proiektua hainbat urtetarakoa bada, urtez urte banakatu beharko da): | ||||||
Tuterako Udalari eskatutako kopurua: | ||||||
Hasiera eguna: | Bukaera eguna: | |||||
GGKE ESKATZAILEAREN DATUAK | ||||||
Izena: | Siglak (baldin baditu): | |||||
IFK: | Nafarroako bazkide kopurua: | Nafarroako ordezkaritza noiz ireki zen: | ||||
Helbidea: | Herria: | Posta kodea: | ||||
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |||||
Izaera juridikoa (elkartea, fundazioa, kongregazio erlijiosoa...): | ||||||
Legezko ordezkaria: Kargua: | ||||||
Proiektuaren arduraduna: Kargua: Harremanetarako telefonoa: Harremanetarako helbide elektronikoa: | ||||||
TOKIAN TOKIKO BAZKIDEAREN DATUAK | ||||||
Izena: | Siglak (baldin baditu): | |||||
Legezko helbide osoa: | ||||||
Herria: | Probintzia: | |||||
Departamentua edo antzekoa: | Herrialdea: | |||||
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |||||
Izaera juridikoa (elkartea, fundazioa, kongregazio erlijiosoa, kooperatiba, administrazio publikoa, bertzerik...): | ||||||
Adierazi tokiko kidea GGKE bat den edo erakunde pribatua edo publikoa: | ||||||
Bazkide kop.: | Eratu zen eguna: | |||||
Legezko ordezkaria: Kargua: | ||||||
Proiektuaren arduraduna: Kargua: Harremanetarako telefonoa: Harremanetarako helbide elektronikoa: | ||||||
2.–PROIEKTUAREN LABURPENA | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Proiektuaren izenburua: GGKEa: Kontrapartea: Proiektua non kokatuko den: Giza garapeneko indizea: ESI sektorea: GJHen helburua eta xedea: Proiektuaren laburpena: Proiektua zein biztanleriaren sektoreri zuzenduko zaion, zuzeneko eta zeharkako onuradunak: GKEak badu egoitza Tuteran? (bai edo ez): Adierazi ondoko taulan zein erakunderi eskatu zaion dirulaguntza (zehaztu eskaturiko dirulaguntza emanak diren edo ez):
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
3.–PROIEKTUAREN MEMORIA |
A.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA |
A.1.–Proiektua gauzatuko den inguru horretako testuinguru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko eta politikoaren ezaugarririk garrantzitsuenak |
A.2.–Oinarritzat hartu diren azterlanak, horrelakorik egin bada |
A.3.–Proiektuaren helburuak |
A.4.–Espero diren emaitzak |
A.5.–Egin beharreko jarduerak |
A.6.–Proiektuaren kronograma |
A.7.–Proiektua plan edo programa handiago batean sartzen da? |
A.8.–Herritar onuradunak (zuzeneko eta zeharkako onuradun kopuruaren zenbatespena eta inguruko osotarako biztanleriaren zenbatespena) |
A.9.–Herrialdeko GGKEaren edo kontrapartearen helburuak eta lan esperientzia, eta herritar onuradunekin duten harremana, eta tokian tokiko GKEarekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea, diruz lagundutako ekintzaren jarraipena egite aldera |
A.10.–Nola bermatzen da proiektuaren bideragarritasuna? |
11.–Idatzi proiektuan azpimarragarriak diren alderdiak, eta eman nahi duzun bertze edozein azalpen |
A.12.–Tuteran eginen diren garapenerako hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako jardueren programa |
B.–AURREKONTUA ETA BEHARREZKO BALIABIDEAK |
B.1.–Tuterako Udalari eskatutako dirulaguntzaren xedea |
B.2.–Proiektua garatzeko erabiliko diren giza baliabideak (langile ordainduak eta borondatez lan eginen dutenak) |
B.3.–Aurreikusi diren baliabide adierazgarrienak (teknikoak, materialak eta ekipamenduetakoak) |
C.–PROIEKTUAREN EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA |
C.1.–Ekintzaren gauzatze prozesu osoan aurreikusita dagoen barneko ebaluazio prozesua |
C.2.–Erabiliko diren ebaluazio adierazleak |
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
III. ERANSKINA.–AURREIKUSITAKO AURREKONTUA
GGKEa | |
Proiektuaren izenburua | |
Deialdiaren urtea |
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOA | |||||||||
PARTIDAK | TUTERAKO | GKE | TOKIKO | (IZENA)* | (IZENA)* | (IZENA)* | (IZENA)* | (IZENA)* | GUZTIRA |
A.–Zuzeneko kostuak | |||||||||
A.I.–Lurrak | |||||||||
A.II.–Eraikuntzak | |||||||||
A.III.–Ekipamenduak, materialak eta hornigaiak | |||||||||
A.IV.–Tokiko langileak | |||||||||
A.V.–Langile atzerriratuak | |||||||||
A.VI.–Funtzionamendua | |||||||||
A.VI.–Bertzelakoak | |||||||||
Zuzeneko kostuen guztirako partziala | |||||||||
Zuzeneko kostuen guztirako %a | |||||||||
B.–Zeharkako kostuak | |||||||||
B.I.–Administrazio gastuak | |||||||||
B.II.–Sentsibilizazioa | |||||||||
Zeharkako kostuen guztizko partziala | |||||||||
Zeharkako kostuen guztirako %a | |||||||||
GUZTIRA | |||||||||
(*) Adierazi finantzatzailearen izena, gehitu beharrezkoak diren zutabeak finantzatzaile guziak sartzeko. | |||||||||
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
IV. ERANSKINA.–LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN AZKEN TXOSTENA
Oharra: gehienez ere 20 orrialdekoa, formatua aldatu gabe; eskabide luzeagoak erantsiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
1.–IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Proiektuaren izenburua: |
GGKEa: |
Txostenak barne hartzen duen aldia: |
Txostenaren data: |
Txostena egin duen pertsona: Izen-deiturak: Harremanetarako telefonoa: Harremanetarako helbide elektronikoa: |
2.–AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK(X bat jarri) | ||
Proiektuaren azken justifikazio txosten narratiboa, eranskinaren arabera | ||
Azken justifikazio ekonomikoa V. eranskinaren arabera | ||
Dirulaguntzaren zenbatekoa bertako kontraparteari bidali izanaren egiaztagiria, aplikatu den aldaketa mota zehaztuz | ||
Tokian tokiko bazkide edo kontrapartearen legezko ordezkariak sinatutako egiaztagiria, dirulaguntza herrialde onuradunean jaso dutela frogatzen duena | ||
Ziurtagiriak, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen dutenak, gehienez 3 hilabete lehenagokoak | ||
Egindako gastuen egiaztagiriak: fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten edo administrazio eragina duten agirien bidez frogatuko dira | ||
GGKEaren ziurtagiria, fakturen kopiak egiazkoak direla frogatzen duena | ||
Tokiko bazkidearen ziurtagiria, bidali den ekipamendua jaso dela frogatzen duena (bidezkoa bada soilik) | ||
Proiektuaren kofinantzaren aurkeztu beharreko frogagiriak | ||
Erosketa edo alokairua egiaztatzen duen frogagiria, prezioa eta ordaintzeko modua adierazten dituena (lurrak eta/edo eraikinak erostea edo alokatzea diruz laguntzen duten proiektuak) | ||
Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna (erosketa edo eraikitzea izanez gero) frogatzen dituzten agiriak | ||
Eraikina proiektuari 10 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa (erosketa edo eraikitzea izanez gero) | ||
Obra ziurtagiriak edo eraikuntza enpresak egindako fakturak (eraikitzea izanez gero) | ||
Diruz lagundutako entitateko ordezkariaren ziurtagiria, obrak egin direla edo horiekin ados dagoela adierazten duena (eraikitzea izanez gero) | ||
..........................................(e)n, 20......(e)ko ....................................aren ........(e)(a)n. | Ordezkariaren sinadura: | |
3.–PROIEKTUAREN AZKEN JUSTIFIKAZIO TXOSTEN NARRATIBOA | ||
A.–Lortutako helburuak eta emaitzak, eta horretarako egindako jarduerak, dagokion denboraldikoak | ||
Aurreikusitako helburu berariazkoa | Garapen maila, helburu berariazkoa lortzeko bidean | Egiaztapen iturriak |
Espero diren emaitzak (aurreikusitako adierazleak) | Lortutako emaitzak (adierazleen lorpena) | Egiaztapen iturriak |
Egindako jarduerak | Jardueraren deskribapena | Burutzapen maila |
B.–Proiektua gauzatzean gehitu behar izan diren doikuntzak | ||
C.–Tuteran egindako garapenerako hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako jarduerak, azaldu den aldian | ||
D.–Lortutako emaitzen eta helburuen inguruan GGKEak egindako ebaluazioa: alde onak eta txarrak | ||
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
V. ERANSKINA.–AZKEN JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA (1. ADIERAZPENA)
GGKEa | |
Proiektuaren izenburua | |
Deialdiaren urtea | |
Proiektuaren arduraduna |
Neure erantzukizunpean, DEKLARATZEN DUT:
–Egiazkoak direla 20….(e)ko ...........................aren ..........(e)(a)tik 20….(e)ko ...........................aren ..........(e)ra dagozkien honako justifikazioko kontuan ageri diren datuak
………………………(e)n, 20….(e)ko ...........................aren ..........(e)(a)n.
Proiektuaren arduradunaren sinadura
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
V. ERANSKINA.–AZKEN JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA (2. FINANTZAKETA)
GGKEa | |
Proiektuaren izenburua | |
Deialdiaren urtea |
PROIEKTUAREN FINANTZARIAK | ||||
ENTITATEA | PROIEKTUARI | TRANSFERITUTAKO FUNTSAK | ||
Kopurua (eurotan) | Eguna | Erabilitako trukea | ||
GUZTIRA | ||||
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
V. ERANSKINA.–AZKEN JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA (3. GASTUAK)
GGKEa | |
Proiektuaren izenburua | |
Deialdiaren urtea |
AURREKONTUKO GASTUAK | GAUZATUTAKO GASTUAK | |||||||||||
PARTIDAK | TUTERAKO UDALA | GKE | TOKIKO BAZKIDEA | (IZENA)* | (IZENA)* | GUZTIRA | TUTERAKO UDALA | GKE | TOKIKO BAZKIDEA | (IZENA)* | (IZENA)* | GUZTIRA |
A.–Zuzeneko kostuak | ||||||||||||
A.I.–Lurrak | ||||||||||||
A.II.–Eraikuntzak | ||||||||||||
A.III.–Ekipamenduak, materialak eta hornigaiak | ||||||||||||
A.IV.–Tokiko langileak | ||||||||||||
A.V.–Langile atzerriratuak | ||||||||||||
A.VI.–Funtzionamendua | ||||||||||||
A.VII.–Bertzelakoak | ||||||||||||
Zuzeneko kostuen guztirako partziala | ||||||||||||
Zuzeneko kostuen guztirako %a | ||||||||||||
B.–Zeharkako kostuak | ||||||||||||
B.I.–Administrazio gastuak | ||||||||||||
B.II.–Sentsibilizazioa | ||||||||||||
Zeharkako kostuen guztizko partziala | ||||||||||||
Zeharkako kostuen guztirako %a | ||||||||||||
GUZTIRA | ||||||||||||
(*) Adierazi finantzatzailearen izena, gehitu beharrezkoak diren zutabeak finantzatzaile guziak sartzeko. Oharra: aurrekontuko gastuen eta gauzatutako gastuen artean alde handia badago, hemen adierazi. | ||||||||||||
GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
V. ERANSKINA.–AZKEN JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA (4. FAKTURAK)
GGKEa | |
Proiektuaren izenburua | |
Deialdiaren urtea |
Proiektuari egotzitako fakturen zerrenda
ORDENA ZK. | EGOZTEN ZAION | HORNITZAILEA | KONTZEPTUA | FAKTURAREN ZENBATEKOA | DIRULAGUNTZARI EGOTZITAKO FAKTURAREN ZENBATEKOA (eurotan) | |
Tokiko monetan | Eurotan | |||||
GUZTIRA | ||||||
Iragarkiaren kodea: L2418474
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
