13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Alkatearen 2025eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez, 2025. urteari dagokion lan-egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehena.–2025eko jaiegunen lan-egutegia onestea Sesmako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26a: Las Nievas, herriko jaia.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 25a, 27a, 28a eta 29a, maiatzaren 2a eta abenduaren 26a baliodunak izanen dira epeak kontatzeari dagokionez, bulegoak itxirik egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2025eko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 25ean, 27an, 28an eta 29an, maiatzaren 2an eta abenduaren 26an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat duten enplegatuei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.

Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, bat etorriz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiarekin.

Abuztuaren 22an bulegoak 12:00etan itxiko dira, eta abenduaren 24an eta 31n, bestalde, 12:00etan.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 10:00etatik 14:00 arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Sesman, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2500349