13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2025erako karga-tasak

Zangozako Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2024ko karga-tasei eustea 2025. urterako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Tasak hauek dira, eta adierazitako zergei dagozkie:

–Lurraren kontribuzioa. %0,34ko karga-tasa ezartzea, ondorioak izan ditzan 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %5eko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.
  • Honako karga-tasa hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko, ondorioak izan ditzan 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urte bat baino gutxiago-1-2-3

%12

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20 urte edo gehiago

%12

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2500075