1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: sarea eraikitzea eta egokitzea, biometanoa injektatzeko "HTN BIOGÁS" industriatik lehendik dagoen sarera (RAA-E02), Caparrosoko eta Alesbesko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 0005-GR.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. eta 96. artikuluetan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Azalpena: sarea eraikitzea eta egokitzea, biometanoa injektatzeko "HTN BIOGÁS" industriatik lehendik dagoen sarera (RAA-E02), Caparrosoko eta Alesbesko udal mugarteetan.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Sustatzailea: Nedgia Navarra SA
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0005-gr
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO SAREA ERAIKITZEKO ETA EGOKITZEKO PROIEKTUA, BIOMETANOA INJEKTATZEKO "HTN BIOGÁS" INDUSTRIATIK LEHENDIK DAGOEN SARERA (RAA-E02), CAPARROSOKO ETA ALESBESKO UDAL MUGARTEETAN (ESPEDIENTE KODEA: 0005-GR)
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | L (m) | BZa (m²) | ABOa (m²) | JOOa (m²) |
Caparrosoko Udalaren herrilurrak / Hibridación Termosolar Navarra SL | Caparroso | 17 | 103 | 310000000002225335PH | Eraikina | 5 | 15 | 109 | 36 |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Caparroso | 17 | 267 | 310000000002320305XX | Altxonbidea | 406 | 1218 | 3995 | 1 |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Alesbes | 7 | 17 | 310000000001427946OX | Altxonbidea | 19 | 58 | 194 | 0 |
Invest Terra Green SL | Alesbes | 7 | 22 | 310000000002330539UH | Ureztalurra/Larreak | 237 | 711 | 4908 | 0 |
Invest Terra Green SL | Alesbes | 7 | 23 | 310000000001427948AQ | Ureztalurra/Larreak | 0 | 0 | 1621 | 0 |
Valle de Odieta SCL | Alesbes | 7 | 35 | 310000000002212954QZ | Ureztalurra/Bidea | 4 | 11 | 396 | 0 |
Trenbide Azpiegituren Administratzailea | Alesbes | 7 | 46 | 310000000002212965OY | Elkorra (AHLa) | 217 | 651 | 1729 | 0 |
Trenbide Azpiegituren Administratzailea | Alesbes | 8 | 91 | 310000000002212982BJ | Elkorra (AHLa) | 62 | 166 | 295 | 0 |
Valle de Odieta SCL | Alesbes | 7 | 25 | 310000000001427950PM | Ureztalurra/Elkorra | 743 | 2224 | 7742 | 0 |
Nafarroako Autobideak SA / Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea) | Alesbes | 7 | 26 | 310000000001427951AQ | Larreak eta zuhaitzak | 27 | 81 | 0 | 0 |
Nafarroako Autobideak SA / Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea) | Alesbes | 1 | 465 | 310000000001426275PM | Larreak eta zuhaitzak | 15 | 45 | 0 | 0 |
Valle de Odieta SCL | Alesbes | 1 | 459 | 310000000002196487WI | Ureztalurra/Larreak | 881 | 2644 | 8899 | 0 |
Valle de Odieta SCL | Alesbes | 1 | 701 | 310000000001426398UB | Ureztalurra | 0 | 0 | 655 | 0 |
Tomas Javier Gaytan de Ayala Domínguez | Alesbes | 1 | 426 | 310000000001426271YL | Ureztalurra | 0 | 0 | 918 | 0 |
Villar Segura Muñoz | Alesbes | 1 | 940 | 310000000001426444JU | Ureztalurra | 0 | 0 | 51 | 0 |
Jesus Aranda Aznar, Josefina Aranda Aznar, María Felicidad Aranda Aznar | Alesbes | 1 | 477 | 310000000001426286KI | Belardia/Elkorra | 0 | 0 | 430 | 0 |
Jesus Aranda Aznar, Josefina Aranda Aznar, María Felicidad Aranda Aznar | Alesbes | 1 | 971 | 310000000002389146RS | Larreak | 0 | 0 | 216 | 0 |
Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | Alesbes | 1 | 20 | 310000000002330504RD | Altxonbidea | 915 | 2744 | 9044 | 0 |
L = luzera. BZa = bide zorra. ABOa = aldi baterako okupazioa. JOOa = jabari osoko okupazioa (balbulak eta injekzio modulua). |
Iragarkiaren kodea: F2418392