2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2024ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko 7/2024 eta 8/2024 aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2419233