13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Udal ordenantza, Etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen gai-zerrendako 7. puntuan:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea Murietan etxebizitzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean eta entzunaldia ematea interesdunei, erabaki hau Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Hirugarrena.–Alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen da udalaren web atarian, udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murietan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2500096