2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeak
Honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako; ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko lanik gabeko egunak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia. Eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen didan ahalmena erabiliz.
Alkatetza honek,
EBATZI DU:
1. Onestea 2025. urteko jaiegunen lan-egutegia Monteagudoko Udaleko langileendako.
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 8a: Bideko Ama Birjinaren jaia.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Aurreko puntuan adierazitako egunak eta, orobat, larunbatak eta igandeak egun baliogabetzat hartuko dira epeak zenbatzeko. Gainera, bulegoak itxita egonen dira Monteagudoko festetan, hau da, abuztuaren 18an, 19an eta 20an. Eta zerbitzuaren beharrak direla-eta behar diren egun guztietan; inguruabar hori behar adinako aurrerapenarekin jakinarazi beharko da.
2. Honako hauek izanen dira jendea hartzeko orduak Monteagudoko udal bulegoetan: 11:00etatik 13:45 arte, astelehenetik ostiralera, horiek lanegun direnean.
Monteagudon, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2500116