13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergen karga tasa, indize eta ehunekoak eta egutegi fiskala 2025erako

Miranda Argako Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), erabaki zuen udal zergen karga tasak, indizeak eta ehunekoak ezartzea 2025erako. Hona hemen:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,245.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,80.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa obraren kostuaren %3,5 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik.

4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2025. urtean.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1’40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %15eko karga tasa. Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera. Betiere, 0,15 izanen da sortzealdi bakoitzean aplikatuko den gehieneko koefizientea.

7.–Herritarrentzako zuzeneko aprobetxamenduak herri-lurretan: 8 euro erreguko (lehorreko lurrak). Familia-baratzeetarako, 40,41 euroko errenta erreguko, 2018ko abuztuaren 7ko erabakiaren arabera. Nafarroako Ubideko ureztalur berrietan, herritarrentzako herri-lurren aprobetxamenduei dagokienez, prezioa finkatuko da adjudikaziodunen behin betiko zerrenda onesten denean.

8.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: handituko dira urteko KPIan izaniko igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezarritakoaren arabera (KPIa: kontsumoko prezioen indizea).

9.–Partikularrek itzultzea hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak, espedienteak haiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek indarrean jarriko dira 2025eko urtarrilaren 1ean, eta hauen kontra jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2025EKO ZERGA-EGUTEGIA

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2025eko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan. Hona hemen egutegia:

ZERGA EDO TASA

BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA

Zirkulazioaren gaineko zerga (TMIZ)

Martxoaren 1etik 31ra

Herri-lurzatiak –lehorreko lurrak– 2025

Apirilaren 1etik 30era

Udal igerilekuak

Maiatzaren 1etik 31ra

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 1. seihilekoa

Ekainaren 1etik 30era

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2. seihilekoa

Urriaren 1etik 31ra

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Azaroaren 1etik 30era

Herri-lurzatiak –ureztalurrak– 2025

Azaroaren 1etik 30era

EIOZa

Urte guztian

Ehorzketa tasak

Urte guztian

Hilerriko kontzesioak

Urte guztian

Merkatu txikiko saltoki finkoak

Hiruhilekoan

Halaber, agintzen da erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgune ofizialean, udalerriko herritar orok jakin dezan.

Miranda Argan, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2500094