13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: sarea eraikitzea eta hura egokitzea "GLIDE" industriatik lehendik dagoen sarera (RAA-E02) biometanoa injektatzeko, Sesmako udal mugartean. Espedientearen kodea: 0004-GR.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Deskribapena: sarea eraikitzea eta hura egokitzea "GLIDE" industriatik RAA-E02 sarera biometanoa injektatzeko, Sesmako udal mugartean.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Sustatzailea: Nedgia Navarra SA.

–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0004-gr

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2418390