13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Bake-epaile titularraren eta ordezkoaren lanpostu hutsak

Mendigorriako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua hutsik dago. Honen bidez, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi publikoa egiten da, kargua betetzeko interesa duten guztiek hilabeteko epean aurkez ditzaten eskabideak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaerak Mendigorriako Udalaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Botere Judizialak ordaindutako kargua da.

Funtzioak:

Ez dago ordu-dedikazio zehatzik, baina normalean hilean ordu pare bat izaten da.

Bake-epaitegien ardura izango da, ordena zibilean, legeak ezartzen dituen prozesuak lehen auzialdian gauzatzea, epaitza ematea eta betearaztea: auzi zibilak, gehienez ere laurogeita hamar euro eta hamabost zentimokoak, gaiaren arabera Prozedura Zibilaren Legearen 250. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren kasuetan sartzen ez direnak.

Erregistro Zibilaren eginkizunak eta legeak esleitzen dizkien gainerakoak ere beteko dituzte.

Zigor-arloan, lehen auzialdian izango dute legeak esleitzen dizkien delituengatiko prozesuen gaineko ardura. Era berean, prebentzioko jardun penaletan ere esku hartu ahal izango dute, edo eskuordetzaz, eta legeek adierazitako beste jardun batzuetan.

Nork aurkez dezake bere burua:

Adin nagusiko edozein bizilagun aurkeztu ahal izango da, artikulu hauetan aurreikusitako ezintasun- edo bateraezintasun-kausak dituztenak IZAN EZIK. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 389. artikulua eta hurrengoak.

Argibide gisa, ezin izango dira aurkeztu:

–Merkataritzako jardueretan dihardutenak.

–Enpresa-organo pribatu edo publikoetakoak badira.

–Abokatutzan edo prokuradoretzan jarduten dutenak.

–Herri-administrazioetako langileen bateraezintasunen araberako jarduerak/enpleguak/karguak.

–Herri-karguetako edo kargu politikoetako hautetsiak.

–Auzitegi eta epaitegietako langileak.

–Botere Judizialaz kanpoko beste jurisdikzio batzuetako jarduleak.

Mendigorrian, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2500141