13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2024ko abenduaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz, langileen ordezkariekin izandako negoziazio kolektiboaren ondotik:

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenaren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala, eta Laneko Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko urriaren 15eko ebazpen baten bidez argitara ematen da 2025erako jaiegunen zerrenda.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2025eko lan-egutegia onestea Mendabiako Udaleko bulegoetako langileentzat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta langileen ordezkariekin aldez aurretik negoziazio kolektiboa egin ondoan,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako Udaleko bulegoetako langileen 2025eko lan-egutegia eta jaiegunak onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 9a: Mendekoste astelehena, Almendrondoen besta.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 25a, 26a eta 27a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a, udal bulegoetako eta lantaldeko langileen kasuan, abenduaren 26an edo maiatzaren 2an hartzen ahalko da.

Baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren aipatutakoak, salbu eta abuztuaren 25a, 26a eta 27a eta abenduaren 26a; izan ere, egun horiek jaieguntzat hartuko dira bulegoetako langileentzat, baina ez baliogabetzat.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendearendako ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

2. Urteko lanorduen banaketa:

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen da, eta honela eginen da:

–Bulegoetako langileen ordutegia:

  • Astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia.
  • Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan: abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezperan, Udalaren bulegoak 12:00ak arte egonen dira irekita.

–Zerbitzu anitzetako lantaldearen lan-ordutegia:

  • Urtarrilean, otsailean, urrian, azaroan eta abenduan: 07:50etik 15:00etara arte.
  • Martxoan, apirilean eta maiatzean, 7:40tik 15:00etara arte.
  • Ekainean, uztailean eta abuztuan, 6:30etik 14:00etara arte.
  • Irailean, 7:30etik 15:00etara arte.

San Joan Bataiatzailearen egunean eta Almendrondoen bestan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.

3. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

4. Urteko kopuruen banaketa doitzeko, oro har honako hau kontuan hartuko da: langile bakoitzak 7 ordu libre izanen ditu, berak nahi duenean hartzeko, eskaera egin ondotik (ordu soberakina).

5. Oporrak 2025. urtean hartu beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea, salbu eta ongi justifikaturiko zerbitzuaren beharrengatik geroratu behar badira.

6. Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orri ofizialeko gardentasun atarian, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Mendabian, 2025eko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2500104