13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Plan partziala, 2. poligonoko 58., 59. eta 140. lurzatietan. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalak, 2024ko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Behin betiko onestea 2. poligonoko 58., 59. eta 140. lurzatien eremuan hirigintza-antolamendua garatzeko plan partziala, Luzaideko Udalaren ekimen publikoak sustatua, bat etorriz espedientean jasotako agiri teknikoarekin. Ez da aldaketarik egin hasiera batez onetsitako agirian, eta ez da alegaziorik erregistratu jendaurreko informazioaren izapidean.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan partzialaren behin betiko onespenaren erabakia, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunera igortzea 2. poligonoko 58., 59. eta 140. lurzatien eremurako plan partzialari dagokion behin betiko onetsitako agiria, erabakiarekin eta espedienteko txostenekin batera, hamar eguneko epean, erabaki hau hartzen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin, eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Luzaiden, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2417644