2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 40. lurzatian. Behin betiko onespena
Luzaideko Udalak, 2024ko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Ezestea jendaurreko informazioaren aldian María Jesús Arrosagaray Etcheparek aurkezturiko alegazioak, erabakiaren azalpen zatiko argudioengatik, espedientean jasotako txostenaren arabera.
Bigarrena.–Behin betiko onestea Ramón Arrosagaray Etcheparek katastroko 2. poligonoko 40. lurzatian aurkezturiko hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren xedea da determinazio xehatuen aldaketa puntuala egitea Luzaideko udal planeamenduko arau subsidiarioetan, dagoen eraikinaren erabilera aldatzeko, eraikigarritasuna handitzeko eta lurzatiko dentsitatea areagotzeko, bat etorriz espedientean jasotako agiri teknikoarekin. Ez zaio aldaketarik egin hasiera batez onetsitako planari.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Laugarrena.–Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunera igortzea katastroko 2. poligonoko 40. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziari dagokion behin betiko onetsitako agiria, erabakiarekin eta espedienteko txostenekin batera, hamar eguneko epean, erabaki hau hartzen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin, eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, aditzera emanez zer errekurtso aurkez daitezkeen erabaki honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio bideari.
Luzaiden, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2417643