2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Alkatetzaren 2024ko abenduaren 31ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Ledeako Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko lan-egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:
1. Onestea Ledeako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileen, zerbitzu anitzetako langileen eta Gizarte eta Kultur Etxeko langileen 2025eko jaiegunen egutegia. Urteko lanorduak 1.592 izanen dira, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean ezarri bezala. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 2a.
–Uztailaren 23a. Herriko festak.
–Uztailaren 24a: Erlikia Santuen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 5a.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a.
2. Baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako aste barreneko jaiegunak.
3. Ledeako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-14:00 da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
4. Ledeako Udalaren bulegoetan eta zerbitzu anitzetan eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera, onetsitako egutegiko egun baliogabeen konputua egokitzeko (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Ordutegi malgua ezartzen da. Ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izanen da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan. Horretaz gain, opor egun eta norberaren aferetarako baimen gehigarriak ere izanen dira, antzinatasunaren arabera hartzekoak, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin, zeina martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen bidez gehitu baitzitzaion abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako estatutu horren testu bateginari.
Onetsitako lan-egutegian 5 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da, zerbitzuei kalterik egin gabe langileek nahi bezala hartzekoak.
Gizarte eta Kultur Etxeko zerbitzuak lan-egutegi eta lanaldi berariazkoa izanen ditu kontuan hartuz lanaldian astelehenetik ostiralerako arratsaldeak sartzen direla, betiere erabaki honen lehenengo puntuan onetsitako jaiegunak errespetaturik.
5. Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udalaren iragarki-taulan.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Udaleko langile guztiei eta osoko bilkurari, egiten den lehenengo ohiko bilkuran.
Ledean, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2500068