2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERATEKO KONTZEJUA
Aldaketa, Badia inguruaren eta erabilera publikoko bideen erabilera arautzen dituen ordenantzan. Jendaurrean jartzea
Lerate Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2024ko abenduaren 12an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi du aldaketa egitea Badia inguruaren eta erabilera publikoko bideen erabilera arautzen dituen ordenantzan (ordenantza behin betiko argitaratu zen 2021eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an).
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Leraten, 2024ko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.
Iragarkiaren kodea: L2500031