13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Herri Aretoko erabilera eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2419226