13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2025eko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Lakuntzako Udalaren Osoko Bilkurak, 2024ko abenduaren 19an egindako ohiko bilkuran, 2025erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, xedapen-zati honekin:

1.–2025eko lan egutegia eta egun baliogabeak onestea Lakuntzako Udalerako:

–Urtarrilaren 1a: Urte berri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 20a: San Saastin.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuak 23-25-26 eta 27: Herriko Jaiak.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri biharamuna.

Orohar, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak.

2.–Lakuntzako Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezartzen da, 138/2017. Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egingo da:

Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 22 orduko poltsa bat izango du (3 egun), urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, beti ere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

3.–Erregistro orokorra 8:30etik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

4.–Erabakia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bere ondorioak sor ditzan.

5.–Erabakia Udalean zerbitzu ematen duten langileei jakinaraztea, haien ezaguera eta ondorioetarako.

Lakuntzan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2500009