13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zentro gastronomikoa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek aukera izan dezaten alegazioak egiteko epe horretan; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Axarizulo aisialdi-, kultura- eta gastronomia-elkartea.

Jarduera: zentro gastronomikoa.

Tokia: Ororbiako (Nafarroa) Abajita plaza 4, 3. poligonoko 435. lurzatia.

Oltza zendean, 2024ko abenduaren 27an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2500281