13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio inklusiboren sustapena arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onarpena

Beteluko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio inklusiboaren sustapena arautzen duen udal ordenantza hasiera batez onartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da ordenantza.

Betelun, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2500351