2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2025-2026 ikasturterako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2025-2026 ikasturterako.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu, eta haren testu osoa argitaratzen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat:
Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 2025-2026 IKASTURTERAKO
MATRIKULA | ERROLDATUAK EUROTAN | ERROLDATU GABEAK EUROTAN |
7 urtetik gorakoak | 504,00 | 757,00 |
2. instrumentua | 354,00 | 531,00 |
4 eta 5 urtekoak | 156,00 | 284,00 |
6 urte | 242,00 | 439,00 |
Familia-nukleoan egiten den 3. matrikulatik aurrera | %50eko deskontua zenbateko txikieneko matrikulan | %50eko deskontua zenbateko txikieneko matrikulan |
Musika Eskolak antolatutako ikastaroak, 5 hilabete ingurukoak | 60,00 (60 urtetik gorakoak, doan) | 100,00 |
Taldea bakarrik | Matrikula hauek zuzendaritzaren baimena beharko dute, eta egiten ahalko dira baldin ikasleak bere instrumentu-espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik. |
| ERROLDATUAK EUROTAN | ERROLDATU GABEAK EUROTAN |
Taldeak | 150,00 | 199,00 |
IKASGELEN ALOKAIRUA | ERROLDATUAK EUROTAN | ERROLDATU GABEAK EUROTAN |
Astean 3 ordu bitarte | 97,00 | 134,00 |
Astean 3 ordutik 6ra bitarte | 124,00 | 170,00 |
Astean 6 ordutik 10era bitarte | 165,00 | 227,00 |
INSTRUMENTUAK MAILEGATZEA | ZENBATEKOA EUROTAN |
Alokairua | 50,00 |
ARROPAK | ZENBATEKOA EUROTAN |
Fidantza | 25,00 |
LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIAK IZAPIDETZEA. | ZENBATEKOA EUROTAN |
Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako | 23,40 |
Gainerako lanpostuetarako | 11,70 |
(*) Ordainagiriren bat itzultzen bada, kudeaketaren eta itzulketaren gastuak kobratuko dira.
Iragarkiaren kodea: L2500336