13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2025erako karga-tasak

Aiegiko Udalak, 2024ko urriaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak (onespen hori argitara eman zen 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an).

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, xedapen orokor hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Lehena.–Hasiera batez onestea 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,2083.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,2083.

3.–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

5.–Ardantzeko kirol instalazioetako tarifak eta tasak.

Ardantzeko kirol-instalazioetarako hileko tarifa helduentzat: 34,50 euro. Gazteentzat: 23 euro. Haurrentzat: 17 euro.

6.–Ludotekako urteko tasak.

LUDOTEKAKO TASAK UDAN

5 egun astean

Ordutegia

Prezioa orduko

Seme edo alaba bat

60,00 euro

9:00-14:00

2,40 euro

2 seme-alaba

108,00 euro

9:00-14:00

4,32 euro

3 seme-alaba

135,00 euro

9:00-14:00

5,40 euro

LUDOTEKAKO TASAK NEGUAN

Hiruhilekoa

Ordutegia

Prezioa orduko

Seme edo alaba bat

90,00 euro

17:00-19:30

1,56 euro

2 seme-alaba

120,00 euro

17:00-19:30

2,09 euro

3 seme-alaba

150,00 euro

17:00-19:30

2,61 euro

LUDOTEKAREN TASAK ASTE SANTUAN

4 egun astean

Ordutegia

Prezioa orduko

Seme edo alaba bat

50,00 euro

9:00-14:00

2,50 euro

2 seme-alaba

90,00 euro

9:00-14:00

4,50 euro

3 seme-alaba

130,00 euro

9:00-14:00

6,50 euro

LUDOTEKAKO TASAK GABONETAN

8 egun / 2 aste

Ordutegia

Prezioa orduko

Seme edo alaba bat

100,00 euro

9:00-14:00

2,50 euro

2 seme-alaba

150,00 euro

9:00-14:00

3,75 euro

3 seme-alaba

180,00 euro

9:00-14:00

4,50 euro

7.–Etxez etxeko janari zerbitzuaren tasak:

65 urtetik gorakoak, %100eko edo beheragoko OAEAPa badute: 5 euro.

65 urtetik gorakoak, %135eko edo gehiagoko OAEAPa badute: 7 euro.

65 urtetik gorakoak, %195eko edo gehiagoko OAEAPa badute: 8,80 euro.

8.–Autokarabanak aparkatzeko sarreraren tasa: 6 euro.

9.–Azterketa eskubideetarako eta espedientea formalizatzeko tasa: 8 euro.

10.–Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak izanen dira 2024an aplikatutako berak.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean eta sortuko dituzte ondorio juridiko osoak.

Aiegin, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Leo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2500103