2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
2025erako karga-tasak
Aurizko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin bilkuran, 2025erako karga-tasak onetsi zituen. Hona hemen:
1. Ehuneko 0,25eko karga-tasa jartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko (landa eta hiri kontribuzioa).
2. Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa: 30,00 euro).
3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten, 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten subjektu pasiboek ez dute zerga hori ordaindu beharko. Behartuta daudenei 1,4 aplikatuko zaie.
4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea eta karga-tasa %8,5ekoa izatea.
5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.
6. Etxeko egur-lote bakoitzeko 30,00 euroko tasa jartzea.
7. Udaleko gainerako zerga-ordainarazpenei KPIa ez aplikatzea.
Erabaki honek 2025eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Jende orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan ematen da argitara iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke erabakia hartu duen organoari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Auritzen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.
Iragarkiaren kodea: L2500150