13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen dituena Atezko Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren hasierako onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsita geldituko da Atezko Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza.

Eritze Atetzen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2500034