2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Arguedasko Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2025ean indarrean izanen diren tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. 2024an indarrean zeudenak mantentzen dira, honako hauek salbu:
UR ZERBITZUA |
Kontsumituriko metro kubikoa: |
–Etxeko kontsumoa (m³) | 0,72 euro |
–Industriako kontsumoa (m³) | 0,74 euro |
–Goratutako ura, ureztapenerako (m³) | 0,69 euro |
UDAL IGERILEKUAK |
Guraso bakarreko familien abonua | 70,00 euro |
UDALAREN KIROLDEGIA ETA TENIS PISTAK |
Guraso bakarreko familien abonua | 90,00 euro |
ZERBITZU MISTOA: KIROLDEGIA, TENIS PISTAK ETA UDAL IGERILEKUAK (prezioek %10eko beherapena daukate) |
Guraso bakarreko familien abonua | 160,00 euro |
PISTAK ALOKATZEA KIROL ERABILERARAKO BAKARRIK |
Futbol zelaia/kiroldegia/padel pistak/tenis pistak alokatzea. Berezko nortasun juridikoa duten enpresek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek edo irabazteko asmoa duten banakako enpresaburuek instalazioak erabiltzea campusa, kontzentrazioak edo beste edozein ekitaldi antolatzeko, parte-hartzaile kopuruaren, ekitaldiaren iraupenaren eta helburuaren arabera baloratuko da, eta, hala dagokionean, ez da zerbitzuaren zuzeneko edo zeharkako kostuaren %85 baino txikiagoa izanen |
UDAL HILERRIAREN ERABILERA |
Kolunbarioen kontzesioa | 200,00 euro |
AGIRIAK EMATEA ETA IZAPIDETZEA |
Kirol instalazioetako karneta berriz egitea (igerilekuak barne) | 6,00 euro |
JANTOKI SOZIALAREN ZERBITZUA |
Arguedasen erroldatu gabeko erretiratu eta pentsiodunentzako prezio normalizatua | 7,50 euro |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arguedasen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2500148