13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2024ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2024ko abenduaren 26an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi ziren 1/2024 eta 5/2024 bitarteko aurrekontu-aldaketak.

Aldaketak eginen dira bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu dezan eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Arakilen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2500302