13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AOIZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Txapa eta pintura lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Kale Berria 2, Agoitz).

Titularra: Romero Carmona, Mario.

Jarduera: txapa eta pintura lantegia.

Tokia: Agoizko industrialdea, 11. nabea, C kalea (1. poligonoa, 658. lurzatia).

Agoitzen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2500140