Iragarkia
13. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2025eko zerga-tasak, karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Antsoaingo Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, eta onetsi zuen, orobat, tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak aldatzea.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 19koa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Horrenbertzez, erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin ez denez, behin betiko onetsi dira espedienteak, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpen guziak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
ONETSITAKO KARGA-TASAK ETA ORDENANTZA FISKALAK
I.–Lurraren kontribuzioa.
%0,3177ko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastro-balioaren gainean.
Hobariak lurraren kontribuzioan:
–Zergaren kuotaren %90eko hobari bat izanen da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean, eta bertan erroldatuta daudenean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboak edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboak.
–Zergaren kuotaren %90eko hobari bat izanen da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean, eta bertan erroldatuta daudenean kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak, errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten subjektu pasiboak.
Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).
Ondotik adierazten dira subjektu pasiboen errenta-tarteak eta dagokien hobariaren portzentajea, baldin badira familia ugarien titular, guraso bakarreko familien titular edo gurasobakartasun egoeran dauden familien titular. Hobariaren zenbatekoa 175 euro izanen da gehienez ere.
Per capita errenta < 5.000 euro | %90 |
5.001 eta 12.000 euro bitarteko per capita errenta | %50 |
Per capita errenta denean 12.001 eurotik gorakoa eta lanbide arteko gutxieneko soldataren halako laura artekoa edo hortik beheitikoa | %25 |
II.–Zirkulazioaren gaineko zerga.
Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa.
III.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
Indizea: %1,4.
IV.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
Karga-tasa: %5.
V.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:
–Lehen urtea: %0,50.
–Bigarren urtea: %1.
–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
VI.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
Koefizienteak urteka:
URTEAK | KOEFIZIENTEA |
< 1 | 0,06 |
1 | 0,06 |
2 | 0,16 |
3 | 0,18 |
4 | 0,26 |
5 | 0,27 |
6 | 0,33 |
7 | 0,35 |
8 | 0,22 |
9 | 0,20 |
10 | 0,18 |
11 | 0,14 |
12 | 0,08 |
13 | 0,07 |
14 | 0,06 |
15 | 0,06 |
16 | 0,06 |
17 | 0,06 |
18 | 0,06 |
19 | 0,06 |
20 | 0,13 |
–%25eko karga-tasa ezarri da.
VII.–Ordenantza, agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituena. 3. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Ziurtagiriak | |
1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki egiten direnak, eta erroldako esku orriak edo ziurtagiriak | 4,50 euro |
2. Espediente administratiboetan dauden erabakien edo agirien ziurtagiriak, baldin ziurtagiri horiek emateko beharrezkoa bada aurretik txostena edo kontsulta egitea, edo datu baseak gaurkotzea | 14,05 euro |
Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidez edo gabe– ematen direnean, II. edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira | |
II. epigrafea.–Kopia eginbidetuak | |
1. Kopia eginbidetua, espediente administratiboetan jasotako agiriena | 4,20 euro |
2. Kopia eginbidetua, Udalaren base informatikoetan bildutako datuena | 5,50 euro |
3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua | 96,05 euro |
Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano eta/edo fotokopiengatik | |
III. epigrafea.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira | |
1. Konpultsa bakoitza | 3,35 euro |
Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona edo entitate berak aurkezten dituen agiri guztiak. Langileen lanpostuetarako deialdietan Antsoaingo Udalak eskatzen dituen konpultsak salbuetsita egonen dira ordainketa egitetik | |
IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak | |
Agirien fotokopia bakoitzagatik: –DIN A3, zuri-beltzean | 0,55 euro |
–DIN A4, zuri-beltzean | 0,45 euro |
–DIN A3, koloretan | 1,85 euro |
–DIN A4, koloretan | 1,45 euro |
Antsoaingo Udalaren esku geldituko diren agiriak edo udal bulegoetatik atera ezin direnak baino ez dira fotokopiatuko | |
V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa | |
1. Txartel bakoitza | 39,90 euro |
VI. Epigrafea.–Langileen lanposturako edo ordezkapenen zerrendetarako deialdiak | |
1. A eta B mailetan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren arabera), izena emateagatik | 20,15 euro |
2. C mailan sartzeko deialdietan izena emateagatik | 10,90 euro |
3. D eta E mailetan sartzeko deialdietan izena emateagatik | 6,70 euro |
Baldin deialdiko lanpostuak lan-kontratukoak badira, ikusiko da deialdiko ordainsariak zer funtzionario-mailari dagozkion, eta horren araberako tasak aplikatuko dira Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian daudenak, frogagiri bidez egiaztatzen badute | |
VII. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei eman beharreko erantzunak | |
1. Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena egitea | 51,00 euro |
2. Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak | 19,10 euro |
Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik gorako denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio: –Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 12,60 euro | |
VIII. epigrafea.–Ordainagiri edo bertzelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik | |
1. Agiri bakoitza | 3,40 euro |
Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei dagokienez: baldin 012-Infolocal edo 948012012 telefonoaren bidez egiten badira ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak, ez dute inolako tasarik sortuko | |
IX. epigrafea.–Lizentziak ematea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik, eta tasak, Antsoainen animaliak bildu eta harrapatzeagatik eta udal aretoetan gordetzeagatik | |
Lizentzia bakoitzeko | 44,30 euro |
Animaliak bildu edo harrapatzea. Animalia bakoitzeko | 23,20 euro |
Udal lokaletan egoteagatik, egun eta animalia bakoitzeko | 5,80 euro |
VIII.–Ordenantza, tasak arautzen dituena hirigintza arloan lizentziak emateko eta kontrolerako jarduera administratiboak egiteko. 4. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Izapidetzea antolamendurako plan partzialak edo bereziak |
Plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira espediente bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak: 102,00 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko |
II. epigrafea.–Izapidetzea plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak |
Tarifak I. epigrafean aplikatutakoen %50 izanen dira |
III. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea |
III-A) Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birpartzelazio espediente bakoitza tramitatzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz: –1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 102,00 euro |
III-B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea: Tarifak III-A epigrafean aplikatutakoen %50 izanen dira |
IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea |
Proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira tasak, %1,70eko karga-tasa aplikatuta |
V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak |
V-1) Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak: –Lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da: 143,40 euro |
V-2) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira: –Tasa kalkulatzeko, %0,50eko karga-tasa aplikatuko zaio 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari, 59,40 euro, gutxienez |
V-3) Eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz okupatzeko lizentziak: –Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 896,30 euro |
V-4) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: –Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 672,30 euro |
VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak |
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez baldin badira iristen ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira: –Plan partzialak edo bereziak izapidetzea: 541,20 euro –Izapidetzea plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak: 271,20 euro –Birpartzelazioak: 541,20 euro –Lurzatiak: 143,40 euro –Obra lizentziak: 59,40 euro |
IX.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena baimenak emateko eta kontroleko administrazio jarduerak egiteko ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean. 5. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia, jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena, eta ondoko kontrola, 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan | |
–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte | 683,45 euro |
–75 m²-tik gora eta 100 m²-ra bitarte | 851,55 euro |
–100 m²-tik gora eta 250 m²-ra bitarte | 1.142,80 euro |
–250 m²-tik gora eta 500 m²-ra bitarte | 1.367,10 euro |
–500 m²-tik gora eta 1.000 m²-ra bitarte | 1.714,20 euro |
–1.000 m² baino gehiago | 2.173,70 euro |
II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, eta ireki ondoko kontrola lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo baldin lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada | |
–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte | 627,50 euro |
–75 m²-tik gora eta 100 m²-ra bitarte | 739,50 euro |
–100 m²-tik gora eta 250 m²-ra bitarte | 851,55 euro |
–250 m²-tik gora eta 500 m²-ra bitarte | 963,60 euro |
–500 m²-tik gora eta 1.000 m²-ra bitarte | 1.142,90 euro |
–1.000 m² baino gehiago | 1.456,60 euro |
X.–Ordenantza fiskala, eskubideak eta tasak arautzen dituena ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko. 6. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren biltegira eramanda. Era berean, zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren biltegira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada |
–Ziklomotorrak eta motozikletak: 45,70 euro |
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 100,85 euro |
–2.500 kilogramotik gorako pisua duten ibilgailuak: 182,65 euro |
II. epigrafea.–Ibilgailua biltegira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun zati bakoitzeko, honako hau izanen da |
–Ziklomotorrak eta motozikletak: 3,90 euro |
–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 7,90 euro |
–2.500 kilogramotik gorako pisua duten ibilgailuak: 15,70 euro |
IV epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik |
–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg bitartekoa badute: 100,85 euro |
–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 182,65 euro |
XI.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko erabilera publikoko lurretan eta edozein mugimendu egiteko eremu publikoko zoruan edo espaloietan. 8. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Zangak irekitzea | |
I.1. Zangaren, laginketaren edo zuloaren metro lineal bakoitzeko | 55,65 euro |
I.2. Baldin zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik itxiz bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira | |
II. epigrafea.–Eraikitzea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak eta kalapatxak, eta zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egitea | |
Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean | 26,95 euro |
III. epigrafea.–Jarri beharreko fidantzak honako hauek irekitzeagatik: zangak, laginketak edo zuloak | |
Dagokion fidantza eskatuko da, 140,10 euro metro lineal bakoitzeko | |
XII.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako. 9. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea | ||
I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean | –1 eta 5 ibilgailu artean | 42,10 euro |
–6 eta 10 ibilgailu artean | 69,10 euro | |
–11 eta 25 ibilgailu artean | 120,20 euro | |
–26 eta 50 ibilgailu artean | 183,30 euro | |
–51 eta 100 ibilgailu artean | 217,80 euro | |
–101 eta 150 ibilgailu artean | 270,40 euro | |
–150 ibilgailutik gora | 366,60 euro | |
I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko, urtean | –1 eta 5 ibilgailu artean | 47,40 euro |
–6 eta 10 ibilgailu artean | 78,10 euro | |
–11 eta 25 ibilgailu artean | 133,70 euro | |
–26 eta 50 ibilgailu artean | 204,30 euro | |
–100 ibilgailutik gora | 241,90 euro | |
Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki gisa kalkulatuko da eta, kamioi eta atoien kasuan, gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa | ||
I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, edozein motatakoak izanda ere, gasolindegiak eta autoak erakusteko lokalak, metro lineal bakoitzeko | Metro lineal bakoitzeko, urtean | 209,35 euro |
I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean | –50 ibilgailu bitarte | 234,40 euro |
–50 ibilgailutik gora | 302,00 euro | |
I.5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak: | I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago | |
II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea | ||
II.1. Gau eta eguneko erreserba | Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean | 111,20 euro |
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba | Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean | 83,40 euro |
II.3. Aldi baterako erreserba | Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 54,10 euro Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakorik bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da; zehatz-mehatz, luzeenaren gainean | |
III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak | 102,10 euro | |
XIII.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko. 10. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak | ||
I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bertzelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko I.1.1 Eguzkitakoak, itxiturak edo euskailua duen bertze edozein instalazio. Kasu horietan, I.1 azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %10eko igoera aplikatuko zaio | Urtean | 44,10 euro |
I.2. Terrazak herriko bestetan, baimendutako espazioarengatik loturik daudenak ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei, baimena eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoan | Herriko jaien garaian | 145,30 euro |
I.3. Tabernetako barrak herriko jaietan, loturik daudenak ostalaritzaren arloko irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei | Herriko jaien garaian | 145,30 euro |
I.4. Tabernetako barrak herriko bestetan, loturik daudenak Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei, baimena eskatu eta justifikatu ondoan | Herriko jaien garaian | 145,30 euro |
I.5. Kioskoak (saltzea izozkiak eta abar) | Maiatzetik urrirako denboraldia | 336,00 euro |
I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal) | Herriko jaietan | 94,40 euro |
I.7. Bide publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak | Kutxazain bakoitzeko, urtean: | 166,65 euro |
I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak | Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean | 70,60 euro |
I.9. Saltzeko makinak, bide publikora jotzen duten fatxadetan | Saltzeko makina bakoitzeko, urtean | 70,60 euro |
I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea | Elementu bakoitzeko, urtean | 70,60 euro |
I.11. Prentsarako kutxak | Elementu bakoitzeko, urtean | 70,60 euro |
I.12. Bertze aprobetxamendu batzuk: a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik | 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean | 1,70 euro 2,50 euro |
I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez erran nahi baimena duenik | Egun edo zatiki bakoitza | 1,40 euro |
II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak | ||
–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko | Egunean | 0,85 euro |
III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak | ||
–Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik | Metro lineala, urtean | 8,00 euro |
–Bertzelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko | –Egunean –Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean | 1,30 euro 1.822,00 euro |
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak | ||
Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hurren adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira | Aldamioak | 62,40 euro |
Hesiak | 62,40 euro | |
Mahaiak, aulkiak eta beladoreak | 62,40 euro | |
Bide publikoa okupatzea 2 ordutik beherako tartean | 10,50 euro | |
XIV.–Ordenantza, tasak arautzen dituena udal ordenantza eta erabakietan ezarritako ikuskapenetarako. 15. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrarea.–Egindako ikustaldiak, egin direnak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere | |
–Agerraldi bakoitza | 91,90 euro |
II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak direla-eta eta aurri egoeretako espedienteak direla eta | |
Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana | 91,90 euro |
Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza | 45,70 euro |
XV.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko. 17. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Tarifak.
Ezkontza bakoitzeko prezioa: 107,60 euro.
XVI.–Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak. 18. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
I. epigrafea.–Udalaren lokalak erabiltzea, pilotalekua barne, kirolerako ez bada.
–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 69,80 euro.
–3 ordu eta 6 ordu arte lagatzea, egunean: 126,00 euro.
–6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 181,65 euro.
II. epigrafea.–Espazio eszenikoa erabiltzea.
–Lagatzea, gehienez ere bortz ordurako: 326,55 euro.
–Lagatzea, gehienez ere 10 ordurako: 544,40 euro.
–Txarteldegi zerbitzua, orduko: 17,40 euro*.
–Bertaratuei lekua emateko zerbitzua, orduko: 17,40 euro*.
–Garbiketa zerbitzua, orduko: 17,40 euro*.
–Aretoko argiztatze eta soinu teknikariaren zerbitzua, orduko: 33,10 euro.
–Igande eta jaiegunetan emandako zerbitzuen kostuari %50 gehituko zaio.
III. epigrafea.–Murriztapenak.
III.1. Lokala erabiltzea gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.
III.2. Lokala erabiltzea gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.
XVII.–Ordenantza fiskala, materialen lagapenari, langileen zerbitzuak emateari eta horien erabilerarako prezio publikoei buruzkoa. 20. ordenantza.
Ordenantzaren tarifen eranskina gisa honetara geldituko da idatzirik:
A) Materialak uztea/lagatzea.
–Agertokiaren modulua (2 metro karratu, 0,40 metroko hankekin), eguneko: 13,90 euro.
–Aulki bakoitza, eguneko: 0,70 euro.
–Sei lagunendako mahaia, eguneko: 3,30 euro.
B) Langileen zerbitzuak ematea.
–Esku hartzen duen mantentze-lanen arduraduna, C mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 25,80 euro.
–Zerbitzu anitzetako enplegatu espezialista, D mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 23,10 euro.
–Zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 21,00 euro.
–Garbiketako langilea, E mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,90 euro.
Zerbitzua jaiegunean (larunbat arratsaldean edo igandean) egiten bada, orduko prezioa 8,40 euro gehituko da C mailako langileen kasuan, eta 7,60 euro D eta E mailetako langileenean. Tarifak urtero eguneratuko dira, baldin eta indarra duten soldatetan igoera bada.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Antsoainen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2500357
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
