2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2024ko abenduaren 24ko 2024-0235 Ebazpena, zeinaren bidez Allingo Udalaren 2025eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–Onestea 2025ean Allingo Udalean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:
1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2025. urteko jaiegun ordainduak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Honako hau izanen da ordaindu bai baina errekuperatuko ez den 2025. urteko tokiko jaieguna:
–Abenduaren 26a: herriko jaieguna.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Hirugarrena.–Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:00 ak arte egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako egun hauetan: maiatzaren 2a eta abenduaren 1a, 2a, 4a, 5a, 24a eta 31.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Allingo Udalaren iragarki-taulan ere.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Allingo Udaleko Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Amillaon, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2500347