128. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

203E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Aginduaren bidez (2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 16koa), Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.

Aipatutako batzordea Laguntza bidezko giza ugalketarako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraituz eratu zen, helburu honekin: aztertzea zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasutan baliatzen ahal den teknika horretaz Foru Komunitatean.

Aholku batzordearen osaera aldatuz joan da denboran zehar, eta azken aldaketa Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 333E/2024 Foru Aginduak egindakoa izan da, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera.

Foru agindu honetan aldaketa batzuk eginen dira, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burutzaren titulartasunaren aldaketaren ondorioz beharrezkoak direnak.

Espedientean jasota dago Araubide Juridikoaren Atalaren txostena, inguruabar hori adierazten duena.

Horrenbestez, jarraikiz abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluari (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),

AGINTZEN DUT:

1.–Aldatzea Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Agindua, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena; horrenbestez, 2. atalak testu hau izanen du:

2. Ondoko kide hauek osatuko dute Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa:

–Jesús María Zabaleta Jurío jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Laguntza bidezko Ugalketaren Unitateko koordinatzailea, zeina batzordeko burua izanen baita.

–Marta Álvarez Alonso andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (adar juridikoa), zeinak batzordeko idazkari-lanak beteko baititu, Carolina Vicente Porcel andrearen ordez, eta, kargu horren ordezko gisa, Itziar Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua, Javier Alecha Hernández jaunaren ordez.

–Patricia Serra Arbeloa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Miren Arántzazu Arteche Andrés andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala.

–María Antonia Ramos Arroyo andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Medikoaren Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista/albokoa.

–Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

–Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua eta Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

–Laura Terreros Blanco andrea, Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko mediku ikuskatzailea.

–María Teresa Castro Garrués andrea, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

2.–Foru agindu hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasuneko zuzendari nagusiari, eta jakinaraztea Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kide guztiei, bai eta María Oiza Solano eta María Teresa Castro Garrués andreei ere.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2508441