2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS - MURU ARTEDERRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Tebasko 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatietan (UE-6). Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Alfonso Amatriainek eta Esther Recaldek sustatua, 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatietan (UE-6). Helburua da unitatearen mugapena eta unitatearen antolamendu xehakatua aldatzea, eta gehieneko lerrokadurak eta proposamen horren ondoriozko eraikigarritasuna ezartzea.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 61. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Tebas-Muru Artederretan, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508416