2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Aldaketa Udal Planean, 1. poligonoko 79. lurzatian. Hasierako onespena
2025eko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, Sunbillako Udalak hasierako onespena eman zion Sunbillako Udal Planaren aldaketa xehatu bati, 1. poligonoko 79. lurzatian.
Sustatzaileak: Apezteguía Palma eta Apezteguía Elso jaunak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Sunbillan, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2508975